Aitziber Lopez Cortajarena
(
Bilbo
,
Bizkaia
,
1974ko
uztailaren 17a
)
Ikerbasqueko
ikerketa-irakaslea da eta Biomaterialen Ikerketa Kooperatiboko Zentroko (CIC biomaGUNE) zuzendari zientifikoa. Bertan,
Nanoteknologia
Biomolekularreko
laborategia zuzentzen du.
2002an
Euskal Herriko Unibertsitatean
(UPV/EHU) Biokimikan doktoratu zen, eta Yaleko Unibertsitatean (Estatu Batuak)
Lynne Regan
doktorearen taldean sartu zen. Bertan, zientzialari elkartu gisa lan egin zuen
Yaleko Unibertsitatean
, 2009ra arte.
2010ean, Nanociencia (Madril) IMDEA institutuan hasi zen ikertzaile nagusi gisa, eta proteinen ingeniaritzan oinarritutako ikerketa-talde bat sortu zuen nanobioteknologian eta
nanomedikuntzan
aplikatzeko nanoegitura funtzionalak eta materialak sortzeko. 2016. urtean, CIC biomaGUNEn (Donostia) hasi zen,
Ikerbasque Research Professor
gisa, Nanoteknologia Biomolekularreko taldea zuzentzeko, eta ikerketarako laguntza garrantzitsuenetako bat izan zuen:
ERC-Consolidator Grant
.
[1]
[2]
CIC biomaGUNEko Nanoteknologia Biomolekularreko Laborategia zuzentzen du. Erakunde horretan, 2021ean zuzendariorde zientifikoa izan zen, eta 2022az geroztik zuzendari zientifikoa da.
[3]
2022ko urtarrilaz geroztik, CIC bioGUNE Biozientzietako Ikerketa Kooperatiboko Zentroko zuzendari zientifikoa da, eta, besteak beste, erronka hauxe du: “Ikerketa hori kalitate handiko eta oso berritzailea den funtsezko mailara eramatea, hau da, enpresara, industriara”.
[4]
Ikerbasqueko
irakaslea eta ikertzailea da, Nanoteknologia Biomolekularreko taldekoa.
[5]
Europako proiektu ugari lortu ditu, besteak beste, ERC Consolidator Grant (ProNANO), bi ERC-PoC (NIMM; NanoImaging), ERA-CoBioTech, lau FET-Open (eProt, ARTIBLED, FairySelighted, DeDNAIDER). Cortajarena irakasleak ospe handia du proteina-ingeniaritzaren arloan, eta taldea mundu osoan ari da aintzatesten, proteinetan oinarritutako arkitektura eta funtzionaltasun zehatzak dituzten hibridoen diseinuan eta garapenean egindako ekarpen garrantzitsuengatik.
ACS Applied Biomaterials
,
ACS Publications
eta
Protein
Scienceko Editore Seniorra da (Wiley).
[3]
Espainiako Biofisika Elkarteko lehendakariordea da, Zientzia Zehatz, Fisiko eta Naturalen Errege Akademiako kidea eta International Protein Society Council-eko kidea.
[3]
Pareka berrikusitako 100 artikulu baino gehiago argitaratu ditu nazioartean onartutako aldizkarietan (3.000 aipamen baino gehiago), 6 berrikuspen gonbidatu, 2 liburu argitaratuak eta 5 patente eman ditu.
[3]
- 2022 Espainiako Kimikako Errege Elkartearen Bikaintasunaren Ikerkuntza Saria, zientziaren munduan egindako lanagatik.
[6]
- 2021
Royal Society of
Chemistryren Horizon saria.
[7]
- 2019 Emakumeek Ikerbasqueko Zientzian egindako Ibilbideari emandako Saria jaso du, proteinen ingeniaritzaren arloan duen lidergoagatik.
[8]
[9]