Aiora Renteria Agirre
(
Bilbo
,
1976ko
martxoaren 16a
) euskal abeslari, kantagile eta irakaslea da.
1997an
sortutako
Zea Maysen
abeslari eta liderra izateagatik da ezaguna.
2023ko azaroko
Athletic-en
enbaxadorea izendatu dute. Behin baino gehiagotan erakutsi du bere sentimendu zuri-gorria. Besteak beste, Athleticzale taldearen aurrean abestu zuen San Mameseko 2012ko kontzertuetan eta Bartzelonako Athletic Hirian, 2015eko Kopako finalak zirela eta, eta 'Legoiak' abestiari ahotsa jarri zion
emakumezkoen taldea
omenduz.
[1]
Renteria 1997a geroztik Zea Mays taldearen abeslaria da. 2019an kaleratu zuten beraien 10. lana.
[2]
Beste talde batzuekin izandako hamaika kolaborazioen artean,
Doctor Deseoren
"
Metamorfosis. Basicamente lento
" zuzeneko diskorako egindakoa azpimarratzekoa da.
Berri Txarrak
taldearekin
Bisai Berriak
abestian kolaboratu zuen, besteak beste, eta
Altsasu auzia
-ren harira Peio Reparazek egindako abestian ere kolaboratu zuen beste abeslari famaturekin batera.
Norte Apache
-rekin batera Ilargi
Bakarra
abestian ere kolaboratu zuen eta
Siroka
taldearekin batera
Inside on a Belmarsh cell
abestian kolaboratu zuen beste abeslari batzuekin batera.
Musika, beldurrak eta poztasunak espresatzeko era bat da.
[3]
2016ko
Fair Saturdayn
Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin
Negua joan da ta
interpretatu zuen.
[4]
[5]
2017an
Gaur
eta
Elektrizitatea
.
[6]
[7]
Talde batek jotzen ez badu, azkenean galdu egiten da. Hoberena da zerbait egitea eta jotzea. Nik, publiko moduan, kontzertu desberdinak ikusi ditut eta asko disfrutatu dut kontzertua, nahiz eta eserita egon eta maskarillarekin.
[8]
- Zea Mays
(1998,
Gor
)
- Elektrizitatea
(2000,
Gor
)
- Harrobian
(2002,
Gaztelupeko Hotsak
)
- Sortuz, grabitatearen aurka
(2005,
Oihuka
)
- Morphina
(2007,
Bonberenea Ekintzak
)
- Era
(2010,
Bonberenea Ekintzak
)
- Da
(2013, autoedizioa)
- Harro
(2016,
Garden Records
)
- Atera (2019, )
- Adore (2021)
- Kemena (2021)
- Kuraia (2022)
- Adore, Kemena, Kuraia (2022)
- Corazon de Tango (2022)
Renteria berbetan hasi zenean ≪Nire erara egingo dut≫, ohartarazi zuen. Eta Zea Maysen
Negua joan da ta
abestiaren lehen notak aditu ziren. Orroekin hartu zituzten Arriaga Plazako entzuleek.
[9]
[10]
[11]
Kantuan bota zuen pregoia Renteriak, taldearen abesti ezagunaren letrarekin uztartuta, eta nagusiki euskaraz, gaztelaniazko bi esaldi salbu. Jaietara deitzeko erabili zituen doinuak: ≪Beti dena eman behar da / Bilboko jaietan≫. Gogoan izan zituen gertukoak: ≪Eskerrik asko, benetan/ oso harro sentitzen naiz. / Eskerrik asko aita eta ama,/ eskerrik asko Zea Mays≫. Eta oroitu zen, era berean, beste hainbat ertzez, Renteriarena aldarrikatzeko pregoia ere izan baitzen.
[9]
1983ko uholdeak gogoan, konpartsen orduko eta egungo elkarlana goratu zuen, aurtengo jaiak alderik alde zeharkatuko baititu ezbeharrak. ≪Bilboko Konpartsarik barik,/ ez dago Aste Nagusirik≫, adierazi zuen. Eta ahotan izan zituen, halaber, Bilboko auzoak: ≪[Taldeko] Laurak bilbotarrak gara, /
Santutxu
,
Irala
eta
errekaldetarrak
./ Maite ditugu auzoko jaiak,/ eta ez dugu ahaztuko
Kukutza
≫. Eta txalo zaparrada batekin jaso zuten festazaleek abeslariaren aldarri feminista. ≪Mesedez ondo pasa aurten Bilboko jaietan,/ beldurrik gabe denok kaleak betetzera./ Laztandu nazazu orain,/ nire baietza duzunean./ Badakizu noiz den ezetz,/ ez dizut azaldu behar./ Eta larrua jotzean, garrasirik ozenena≫. Keinu hizkuntzako interprete batek itzuli zituen pregoilariaren hitz guztiak.
[9]
≪
|
2023ko Aste Nagusiko pregoia (Aiora Renteria)
Arratsalde on bilbotarrok! Kaixo, Bizkaia maitea!
Unibertsoko hiriburutik besarkada handi bat!
Pozez zoratzen eta emozioz bete-betea,
balkoi hontatik abestea ametsik ederrena da.
Eskerrik asko benetan, oso harro sentitzen naiz,
eskerrak aita ta ama, eskerrik asko Zea Mays.
Laurak bilbotarrak gara, Santutxu, Irala eta Errekaldetarrak,
maite ditugu auzoko jaiak eta ez dugu ahaztuko Kukutza.
Sin Kuartel, Unamuno eta El Gas, Kaskagorri eta Abandoibarra,
Txomin Barullo eta Euskal Gunea, akustikotxoa Txorin eta Algara.
Jarraitu beharko dugu mila urtetan, txosna pilo bat daude jotzeko ta,
beti dena eman behar da, Bilboko jaietan.
Bilbon konpartsarik barik ez dago Aste Nagusirik,
Izaskun dago nire ondoan, Pinpiko aurtengo txupinera da bera.
Mesedez ondo pasa, aurten Bilboko jaietan,
beldurrik gabe denok kaleak betetzera.
Laztandu nazazu orain, nire baietza duzunean.
Tu ya sabes cuando es no, no te lo tengo que explicar.
Ta larrua jotzean garrasirik ozenena,
gordin amaigabea, Bilboko jaietan.
Marijaia maitea, prest dago hor atzean, txupina dator eta!
Goza ditzagun gure gorputzak, errespetuaz,
handi, txiki, lodi ta argal, maitasun handiaz.
Bilboko jaietan.
Uholde haietan bezala, egin dezagun elkarlana.
Konpartsek ta Udalak antolatu dutena.
Dantzak, jana ta edana, ta han egongo gara
Mari, Txupi eta hirurok, aurtengo Bilboko jaietan.
GORA BILBO!
GORA MARIJAIA!
GORA ASTE NAGUSIA!
|
≫
|
- ↑
(Gaztelaniaz)
Nieto, Carlos. (2023-11-08).
≪Aiora Renteria, cantante de Zea Mays, embajadora del 125 aniversario del Athletic≫
El Correo
(Noiz kontsultatua: 2023-11-09)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪El punetazo en la mesa de Zea Mays≫
El Correo
2019-11-15
(Noiz kontsultatua: 2021-02-21)
.
- ↑
≪Aiora Renteria - Abeslaria | Kontaizu≫
kontaizu.eus
(Noiz kontsultatua: 2021-02-21)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪Zea Mays y Orquesta Sinfonica de Euskadi: 'Negua joan da ta'≫
EITB Radio Television Publica Vasca
(Noiz kontsultatua: 2021-02-21)
.
- ↑
≪Ken Zazpi, Zea Mays eta Doctor Deseo EOSekin arituko dira gaur, Bilbon≫
EITB Euskal Irrati Telebista
(Noiz kontsultatua: 2021-02-21)
.
- ↑
Zea Mays eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa: ''Elektrizitatea''
Eitb, 2017.
- ↑
Zea Mays-ek, Doctor Deseok eta EOS-k grabatutako emanaldia,
EITB, 2017
- ↑
≪Aiora Renteria, Zea Mays taldeko abeslaria: "Ondoan dagoen jende asko honetaz bizi da eta orain ez dauka ezer"≫
www.noticiasdegipuzkoa.eus
(Noiz kontsultatua: 2021-02-21)
.
- ↑
a
b
c
Igartua Aristondo, Amaia. (2023-08-20).
≪Aldarri guztien Aste Nagusia≫
Berria
(Noiz kontsultatua: 2023-08-22)
.
- ↑
≪Lehertu da festa Bilbon≫
EITB
2023-08-18
(Noiz kontsultatua: 2023-08-22)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Molano, Eva. (2023-08-01).
≪La txupinera y la pregonera, listas para Aste Nagusia: ≪Sera un pregon, no un sermon≫≫
El Correo
(Noiz kontsultatua: 2023-08-29)
.
- ↑
Mendibe Miguel, Gontzal. (2023-08-01).
≪Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria eta txupinera aurkeztu dituzte≫
Berria
(Noiz kontsultatua: 2023-08-01)
.
- ↑
≪Maketa Lehiaketa, 27. irabazlearen bila≫
Euskal Irrati Telebista
(Noiz kontsultatua: 2020-11-14)
.