Wikipedia, Entziklopedia askea
Ainhoa Zabalo Loiarte
(
Lezo
,
Gipuzkoa
) Lezoko alkatea izan zen
2011tik
2015era
arte.
[1]
[2]
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako
emaitzen ondorioz,
Bildu
koalizioko
Ainhoa Zabalo
hautatu zuten alkate. Hauteskunde horietan ezker abertzalearen ordezkari zen
Bildu
koalizioak bederatzi zinegotzirekin gehiengo osoa lortu zuen.
EAJ
alderdiak hiru zinegotziak mantendu zituen, eta
PSE-EE
k bat.
2015eko udal hauteskundeetan
aldaketa nabarmena gertatu zen, EAJ izan baitzen boto gehien eskuratu zuen alderdia. Hiru zinegotzi gehiago lortu zituen, aurreko hauteskundeetan baino hiru gehiago. Bilduren ondorengoa zen
Euskal Herria Bildu
koalizioak, berriz, hiru zinegotzi galdu zituen eta seirekin geratu zen. PSE-EEk lehendik zeukan zinegotzia mantendu zuen. Emaitza horien ondorioz, EAJ alderdiko Kepa Garbizu hautatu zuten alkate.