Gramatikan
,
adjektibo
a
izena
lagundu eta nolakoa den adierazten duen hitza da, hari buruzko nabardurak emanez. Beraz, adjektiboa ere
izen-sintagmaren
osagai nagusietakoa da. Determinatzaileak izenaren erreferentzia zehazten duen bezala, adjektiboak, gehienetan, izenaren ezaugarri bat aditzera ematen du. Horregatik, ≪kalifikatzaile≫ ere deitzen zaie. Izenen eskuinera kokatzen diren adjektibooei (
txiki, gorri, luze
...) izenondo deritze;
izenlagun
hitza, berriz, izenaren aurretik doazen adjektiboetarako erabiltzen da (
herriko, larruzko, idazteko, zure, Maddiren
...).
Hizkuntza gehienek adjektiboak dituzte. Ez dutenek beste hitz-mota batzuk, gehienetan
aditzak
, erabiltzen dituzte funtzio
semantiko
bera betetzeko; esaterako, "handia izan" esan nahi duen aditz bat dute eta, "etxe handia" adierazteko, "handia den etxea" esaten dute.
Adjektiboaren zeregina, beste edozein aldarazlerena bezala, izenaren erreferentzia murriztea da.
Gizon
izenak gizon guztiei erreferentzia egiteko balio du, baina
gizon gazte
esatean, gizonen multzo handi horretatik batzuk bakarrik hartzen dira gogoan. Alegia, gizon gazteen multzoa gizonena baino askoz mugatuagoa da, gizon zaharrak, gizon izanik ere, ez baitira gizon gazteak.
Euskaraz adjektibo gehienak izenaren eskuinean doaz, izenaren ondo-ondoan:
- Elefante
handi
bat agertu zen.
- Neska
eder
horrek ireki digu atea.
- Bost disko
merke
erosi ditugu.
Adibide horietan ageri diren izen-sintagmetan adjektibo bana dago, denak izenaren eskuinera. Horixe da, hain zuzen, hitz bat adjektibo den ala ez erabakitzeko erabil daitekeen irizpide nagusia:
- Gazte
eskuzabal
asko dago Euskal Herrian.
- Mutil
gazte
ak behar dituzte lantegi horretan.
Adibide horietako izen-sintagmetan,
gazte
hitza ageri da. Lehenbiziko kasuan, izena da,
eskuzabal
adjektiboaren ezkerretara ageri baita. Baina bigarrenean, adjektiboa da,
mutil
izenaren eskuinera kokatua baitago, izen hori aldaraziz.
Oro har, adjektiboa izenaren eskuinetara doa; hala ere, batzuk, ezkerretara:
-(t)ar
eta
-dun
bukareretakoak.
Arau orokor gisa,
-(t)ar
atzizkiaz osatutako adjektiboak izenaren ezkerrean jartzekoak dira; halaxe egin da euskararen tradizio osoan, baita XX. mendean ere:
[1]
[2]
[3]
[4]
- Joan den mendeko gipuzkerazko
bizkaitar
idazlea
Salbuespen gisa,
-(t)ar
atzizkiaz osatutako adjektiboak izenaren eskuinean jartzekoak dira, pertsona izenen ondoan:
[4]
Eta, orobat salbuespen gisa, onargarria da izenaren eskuinean jartzea, izenak ezkerrean osagarri askotxo duenean:
[4]
- Makina bat margolan eder egin duen Donostiara ezkondutako pintore
estatubatuarra
.
-dun
atzizkiaz osatutako adjektiboak, berriz, nahiz eta batzuetan ezkerrean erabiltzen diren, tradizioz izenaren eskuinean agertu izan dira gehienbat
(ume hiztuna, jende jakituna, apaiz diruduna...)
. Beraz, izenaren eskuinean jartzea hobesten da
(aulki besoduna)
.
[2]
[5]
Hizkuntza erromantzeetan
,
gaztelaniaz
zein
frantsesez
bereziki, adjektiboa, oro har, postnominala da, euskaraz bezala, izenaren ondoren agertzen da, baina funtzio poetiko edo behar semantiko zehatzek ordena aldaraz dezakete, eta esanahia bera da, funtsean ("goiz ederra":
hermosa manana / manana hermosa
). Adjektibo batzuek aurretik agertzeko joera berezia dute, hala nola
buon / buen / bom
("on")
italieraz
, gaztelaniaz eta
portugesez
[6]
. Hala ere, kokalekuak inoiz adiera desberdinak adierazten ditu:
Han robado en la
pequena
iglesia
del pueblo
/
Il y a eu un vol dans la
petite
eglise
du village
, batetik, eta
Han robado en la
iglesia
pequena
del pueblo
/
Il y a eu un vol dans l'
eglise petite
du village
, bestetik, ez dira gauza bera: hain zuzen ere, lehen bikoteek herriko elizatxoan lapurtu dutela jakinarazten du (eliza bakarra dago eta txikia da) eta bigarrenek, aitzitik, lapurreta herriko eliza txikian izan dela, eta ohoinak ez direla, kasu, eliza handian sartu.
Hizkuntza germanikoen
artean, berriz, adjektiboa aurretik jartzekoa joera nagusia da (
red house
ingelesez
, "etxe gorria", hitzez hitz, "gorri etxe"). Ingelesez maileguz erabiltzen diren adjektibo batzuk izenaren ondoren agertzen dira, dena den (
court-martial, heir apparent, code blue, astronomer royal, gum arabic, president elect, Advocate general, Estates General, secretary general, poet laureate
...)
[7]
. Beste hizkuntza germaniko batzuetan ere anbibalentzia pixka bat dago baina, berez, adjektiboa beti aurretik joaten da, eta
alemanaren
kasuan, oso salbuespen gutxirekin.
Hizkuntza eslaviko
ek ere adjektiboa aurretik jartzen dute, baina salbuespen postnominalak ugariak dira
txekiera
edo
poloniera
bezalako hizkuntzetan.
Adjektiboaren kokapenari dagokionez, erradikalki hizkuntza prenominalak dira,adibidez,
hungariera
eta
txinera
. Euskararen gisa, ordea,
arabiera
erradikalki postonominalekoa da
[6]
.
Adjektibo bat baino gehiago ager daiteke izen-sintagman
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
Izen-sintagmaren barruan, adjektiboaren zeregina izenaren erreferentzia murriztea da. Baina adjektibo baten ondoren beste bat jar daiteke, eta haren ondoren beste bat, eta horrela, behar diren adina. Era horretan erantsitako adjektibo bakoitzak izenaren erreferentzia gero eta murritzago izatea dakar. Adibidez,
liburu
izenak liburu guztien multzoa besarkatzen du.
Liburu zahar
rek multzo hori murriztu egiten du. Eta multzo hori oraindik murritzago gerta daiteke beste adjektibo bat erantsiz:
liburu zahar merke
, edo
liburu zahar merke eder
. Azkena eransten dugun adjektiboak ezkerreko multzo osoa ≪harrapatzen≫ du, eta, horrela, izenaren erreferentzia murrizten. Hemen, hala ere, arazoa izan liteke adjektibo horiek zein hurrenkeratan joan behar duten erabakitzea:
Liburu gorri merkea
ala
liburu merke gorria
?, adibidez. Ez dago irizpide argiegirik. Hala ere, zenbait joera soma daitezke. Esaterako, neurriaren eta kolorearen artean, normalena kolorea lehenbizi eta neurria gero ematea da. Baina alderantziz ere egin daiteke, zer esan nahi den.
Liburu gorri lodia / Liburu lodi gorria
.
Adjektiboak juntaturik ere egon daitezke. Juntatutako adjektiboak elkarren parean daude horrelakoetan, ez aurreko atalean bezala:
- Liburu
zahar
eta
atsegin
ak ikusi ditugu.
- Ikasle
jator
eta
alai
ak bildu ziren.
Haien ordez, beste egitura hauek ere aurkitu daitezke:
- Liburu
zahar
rak eta
atsegin
ak
- Ikasle
euskaldun
ak eta
greziar
rak
Baina bi azken adibide bezalakoetan anbiguotasuna gerta daiteke, aurrekoetan ez bezala. Izan ere, azken horiek interpretazio bat baino gehiago izan dezakete:
- Ikasle
euskaldun
ak eta
greziar
rak
( =
ikasle euskaldunak eta ikasle greziarrak
).
- Ikasle
euskaldun
ak eta greziarrak
( =
greziarrak eta ikasle euskaldunak
).
Adjektiboak ere, izenak bezala, bere inguratzaileak har ditzake. Ez izenak adina, baina batzuk bai: maila-adberbioak esaterako, edo mugatzailea (izen-predikatuetan). Beste adjektibo batek aldarazia ere egon daiteke. Horregatik,
Izen-sintagma
dagoen bezala, onartu behar da badela
adjektibo-sintagma
halaber.
Orain arte, ikusi da izen-sintagmaren barruan adjektibo bat baino gehiago ager daitekeela. Baina adjektibo horietako lehenbizikoak izen-sintagmaren ardatz den izena aldarazten du, bigarrenak, berriz, [izena+adjektibo] multzoa, eta, horrela, azkena arte. Baina gerta daiteke bi adjektibo aurkitzea eta bietariko batek bestea aldaraztea eta ez, egiazki, zuzenean izen-sintagmaren ardatza edo ezkerreko [izena + adjektiboa] multzo osoa. Adibidez,
soineko urdin argia
esatean,
argi
adjektiboa ez dagokio zuzenean
soineko
ri,
urdin
i baizik. Alegia, soinekoa ez da argia;
argi
adjektiboa
urdin
i dagokio, argia izatea urdinaren ezaugarria da sintagma horretan., izan ere, urdina iluna edo argia izan daiteke.
Adjektiboa, zenbait adberbio bezala, maila-adberbioaz lagundurik ere ager daiteke. Hauek dira arruntenak:
oso, aski, biziki, arrunt, txit, nahiko, dezente, izugarri, benetan, egiazki, erabat, guztiz, honen, horren, hain
… Maila-adberbio horiek adjektiboaren ezkerretara agertzen dira. Eta [izena + adjektibo] hurrenkera denean, izen-sintagmetan gertatu ohi den bezala, maila-adberbio horiek izenaren ezkerretara ageri ohi dira:
- OSO neska galanta
- GUZTIZ liburu aproposa
- NAHIKO mutiko langilea
- HAIN lan zaila
Konparazio-perpausek funtzio bera betetzen dute, maila-adberbioen zeregina, alegia:
- ZU (zaren) BEZAIN neska galanta.
- HAU BAINO liburu aproposagoa da hura.
- ANDONI BEZAIN mutiko alferra da Joseba.
Maila-adberbioak hitz lokabeak dira, baina badira beste bi bide behintzat adjektiboak adierazten duena mailakatzeko:
- -
en
, -
ago
eta -
egi
atzizkiak
Hiru horiek atzizkiak dira. Adjektiboei eta adberbio batzuei eransten zaizkie, superlatiboa, konparatiboa edo larregitasuna adierazteko.
Bide hori superlatiboak eratzeko baliatzen da:
eder-ederra
esatean eta
oso ederra
esatean, funtsean gauza bera esaten da. Idazkerari dagokionez, kontu izan esapide horietan bi osagaien artean marratxoa idatzi behar dela.
- Atzizki txikigarriak eta handigarriak
Beste atzizki batzuek ere adjektiboaren esanahia nolabait aldarazten dute, txikigarri gisa nahiz handigarri moduan. Sail horretakoak dira
-txo, -no, -xka, -xko, -kote, -tzar
eta antzekoak (
txikitxo
,
gorrixka
,
luzexko
,
lodikote
,
berotzar
...). Atzizki horiek izenei ere erants dakizkieke:
gizontzar
,
herrixka, etxetxo, andereno,
etab.
Adjektiboak izen-sintagmatik kanpo ere lekua du: predikatu osagarria
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
Adjektiboaren kokagune ohikoa, izen-sintagman duenaz kanpo, predikatu osagarriarena da. Predikatu osagarria deitzen duguna perpausaren subjektuari lotura-aditz baten bidez erlazionatua agertzen da. Lotura-aditz ohikoenak
izan
eta
egon
dira. Predikatu osagarria adjektiboak osatua dagoenean, adjektibo-sintagma bat dela esan ohi da. Adjektibo-sintagma horren ardatza adjektiboa da. Ardatz-elementu horretaz gainera, mugatzailea ager daiteke. Adjektiboak maila-aditzondoa ere eraman dezake. Beraz:
- Etxe hori
itsusia
da
(itsusi + -a) Adjektiboa + mugatzailea
- Gizon hori
oso jakintsua
da
(oso + jakintsu + -a) maila + Adjektiboa + mugatzailea
- Ardo pixka bat edatea
on(a)
da
(on + -[a]) Adjektiboa (+ mugatzailea)
- Bizikleta hori
garestiegia
da
(garesti + -egi + -a) Adjektiboa + maila + mugatzailea
Subjektuari buruzko predikatu osagarriak ez ezik, objektuari buruzkoak ere badira. Halakoak, hala ere, adjektibo-sintagma bainoago, izen-sintagma izan ohi dira, eta aditzak ere objektua eskatzen dutenetakoa izan behar du:
hartu
,
izendatu
,
bihurtu
, etab. Adibidez:
- Etsaiak
lagun
hartuta dabil aspaldian.
- Gizon hori
alkate
izendatu dute.
- Mutil hura
soldatu
joan da.
- Osaba
apaiz
sartu zen.
- Jesusek ura
ardo
bilakatu zuen.
Era horretako predikatu osagarriak mugagabean joan ohi dira.
Mugatzailea noiz agertzen da predikatu osagarrian?
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
Perpausaren subjektua izen-sintagma arrunta denean, ohikoena adjektibo-sintagma mugatzaile eta guzti agertzea da. Hori da
Etxe hori
itsusia
da
, G
izon hori
oso jakintsua
da
,
Ardo pixka bat edatea
on(a)
da
,
Bizikleta hori
garestiegia
da
adibideetan ikusten dena. Hala ere, lotura-aditza
izan
izan beharrean beste bat bada ?
egon
,
joan
eta horrelakoak?, orduan nahiko normala da adjektibo-sintagmak osatzen duen predikatu osagarri hori mugatzailerik gabe ematea:
- Liburu horiek
merke
daude denda honetan.
- Edurne beti
oso dotore
etorri ohi da eskolara.
Horrelakoetan, batzuetan zalantza da adjektibo-sintagma den ala adberbio-sintagma: kontuan hartzen bada sintagma horiek subjektuarekin nolabaiteko lotura dutela ?adibidez, azken adibideko perpausean,
oso dotore
sintagma ez dagokio etorrerari, Edurneri baizik?, predikatu osagarri dira. Horrenbestez,
dotore
k adjektibo izaten segitzen du; hori bai, mugagabean emateko joera dago
izan
ez kanpoko beste aditzak tartean daudenean. Nolanahi ere, perpausaren subjektua perpaus bat bada ?hurrengo adibidean bezala?, orduan adjektiboa mugatzailerik gabe ager daiteke:
- Neronek esatea ez da
eder
.
Halako perpausetan,
eder izan
‘komeni izan’-en baliokide dirudi. Badira, bestalde, zenbait adjektibo (
libre, preso,
eta beste bakarren bat) mugagabean agertu ohi direnak normalki:
- Libre
nago azkenean.
- Libre
da nahi duzuna esatea.
Zenbait adjektibo, azkenik, mugagabean agertzeaz gainera, ez daude izen-sintagmaren barnean:
gai, zilegi
,
sori
,
haizu...
:
- Ez naiz
gai
horrelako gauza bat egiteko.
- Ez da
zilegi
inor hiltzea.
- Alkohola edatea ez zait
sori
.
- Ikasgelan erretzea ez da
haizu
.
Baina ez:
- *Ez naiz
gaia
horrelako gauza bat egiteko.
- *Ez da
zilegia
inor hiltzea.
- *Alkohola edatea ez zait
soria
.
- *Ikasgelan erretzea ez da
haizua
.
Eta izen-sintagmaren barnean ere ez da aurkituko horrelakorik:
- *Pertsona
gai
bat
behar dugu.
(cf.
Gai
den pertsona bat behar dugu
.)
- *Gauza
zilegiak
bakarrik egin behar dira.
(cf.
Zilegi
diren gauzak bakarrik egin behar dira.
)
Horrek esan nahi du, berez,
gai, zilegi
eta antzekoak ez direla egiazko adjektiboak: haiek tratatzeko biderik egokiena aditz-multzo berezien lehen osagaitzat hartzea da, ziur aski. Hots:
gai izan, zilegi izan, haizu izan
eta antzekoak egiaz aditzak bide dira,
nor izan, gauza izan, komeni izan, ados izan
eta abar bezalaxe.
Izen-sintagmaren barnean, izen neurgarriekin, zenbatasunezko zehaztapena ezartzen duen zenbatzaile-sintagma ager daitekeen bezala, zenbait adjektibo ere ?bereziki, neurria adierazten dutenak:
luze, zabal, handi, sakon...
.? zenbatzaile-sintagmaz horniturik ager daiteke:
- Bi metro
luze
da mahai hori.
- Zapata hau bestea baino bi zentimetro
zabalago
da.
Era horretako adjektibo-sintagmak ez dira izen-sintagmaren barnean kokaturik agertzen, predikatuaren barnean baizik:
- ?Mahai bi metro luze bat jarri dute jangelan.
- ?Zapata bi zentimetro zabalago hauek gustatzen zaizkit.
Horrelakoak izen-sintagma baten barruan txertatu behar baditugu, izenlagunen bidea hartu behar dela dirudi; alegia, -KO atzizkia erantsi behar zaie:
- Bi metro luzeko mahai bat jarri dute jangelan.
- Bi metro zabalagoko zapata hauek gustatzen zaizkit.
Edo erlatibo baten bidez ere sarraraz daitezke izen-sintagman:
- Bi metro luze den mahai bat jarri dute jangelan.
- Bi zentimetro zabalago diren zapata hauek gustatzen zaizkit.
Hona hemen izen-sintagmaren osagai gisa sarritan ikusten den elementua. Zein kategoriatakoa den jakitea ez da erraza: badirudi
ber
(
bera, berau
…) hitzarekin baduela zerikusirik: hain zuzen, hitz horren kontrakoa edo izango liteke.
Gizon bera
esatean, lehendik aipatu-edo den gizonaz ari gara baina
beste gizona
esatean, berriz, guztiz alderantzizkoa da. Beti izenaren ezkerretara doa. Zenbatzailerik baldin bada, joera du zenbatzaileen aurretik kokatzekoa:
- Etxeko beste bost gizon haiek.
Beste
agertzen bada, izen-sintagmak mugatzaileren bat izan behar du, edo zenbatzaileren bat:
- *Beste gizon etorri da.
- Beste gizon hura etorri da.
- Beste gizon bat etorri da.
- Beste bi gizon etorri dira.
Izenordain gisa ere ?beraz, bakarrik? erabil daiteke ergatiboan edo datiboan:
- Bestek izan ohi du beti errua.