Wikipedia, Entziklopedia askea
Abdullah bin Abdulaziz Al Saud
(
arabieraz
:
??? ???? ?? ??? ?????? ?? ????
,
‘Abd All?h ibn ‘Abd al-‘Az?z ?l Sa‘?d
,
?æb?d??.?? ben ??æbdæl ?æ?ziːz ?æːl sæ??uːd
ahoskatua;
Riad
,
1924ko
abuztuaren 1a
-
ibidem
,
2015eko
urtarrilaren 23a
)
Saudi Arabiako
erregea
izan zen. Bere erdi-anaia
Fahd
hil ondoren, hartu zuen tronua.
1995etik
errege
de facto
izan zen, bere anaia Fahd
hemiplegia
baten ondorioz ezgaitutzat jo zutenean. Ofizialki koroatua izan zen
2005eko
abuztuaren 3an
, nahiz eta titulua segituan lortu zuen bere anaia hil ostean.
Abdullah Saudi Arabiakoak
Lehen ministro
eta saudiarabiar guardia nazionalaren komandante tituluak ere ditu.
Abd al-Aziz ibn Sauden
37 semeetako bat da, Saudi Arabia modernoaren sortzailea.
Etxean, oposizioaren aurkako jazarpen gogorragatik egin zen ezagun errege zena. Izan ere, "terrorismoaren aurkako borroka" aitzakia hartuta erreformista ugari espetxeratu zituen.
[1]
Hurrengo
printze
oinordea
Sultan bin Abdelaziz
(1928-2011), Abdullahren erdi-anaia zen, eta
Saudi-Sudairi
familiakoa. Hiltzean, erregeak Nayef bin Abdelaziz izendatu zuen oinorde gisa, baina zortzi hilabete ondoren (2011) hil egin zen. Abdullahren lekua
Salman bin Abdulaziz
printzeak hartuko du.