Wikipedia, Entziklopedia askea
Abd Allah ibn Muhammad
[1]
?
arabieraz
:
??? ???? ??? ???? ?? ?????
,
Abu Muhammad `Abd Allah ibn Muhammad
? (
Kordoba
,
844ko
urtarrilaren 11a
-
ib.
,
912ko
urriaren 15a
)
Kordobako VII. emir
omeiarra
(
888
-
912
) izan zen,
Muhammad I.aren
seme eta
Al-Mundhir
bere anaiaren ondorengoa.
Bere senide batzuen heriotzaren erantzuletzat jotzen da, horien artean emirerriaren buru izan zen bere aurrekoarena. Izan ere, Al-Mundir anaia, 888ko ekainaren 23an hil zenean, Omar ibn Hafsun
Bobastron
setiatzen ari zela, setioko kanpamentuan bere anaia Abd Allah ere bertan omen zegoen. Berak bultzatuta, gorteko medikuak pozoitutako lantzeta bat erabili omen zuen emirra odoletan jartzera zihoanean eta ondorioz emirra hil zen. Emirerriko tronura igo zen ekainaren 26an,
Al-Mundiren
oinordeko gisa.
Bere erreinaldian
arabiar
,
berebere
eta
muladien
matxinadak
jasan zituen. Ezin zuen bere boterea Kordobako eskualdetik zabaldu.
Orti I.a Gartzeitz
Iruneko erregearen
alaba zen
Oneka Orti
ezkondu zuen. Bere semea Muhammad al-Mutarrif, oinordekoa izango zena, bere sasianaiak eraila izan zenez,
Abd ar-Rahman
bere ilobak ordezkatu zuen.
[2]
Zuhaitz genealogikoa
|
---|
|