Abilio Augusto Vaz das Neves

Wikipedia, Entziklopedia askea
Abilio Augusto Vaz das Neves
apezpiku tituludun

1965eko otsailaren 20a  - 1971ko urtarrilaren 27a
Elizbarrutia: Silli (en) Itzuli
bishop of Braganca-Miranda (en) Itzuli

1938ko abenduaren 8a  - 1965eko otsailaren 20a
Luis Antonio de Almeida (en) Itzuli - Manuel de Jesus Pereira (en) Itzuli
Elizbarrutia: Bragantza-Mirandako elizbarrutia
bishop of Cochin (en) Itzuli

1933ko abenduaren 4a  -
Jose Bento Martins Ribeiro (en) Itzuli - Jose Vieira Alvernaz (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Cochin (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotza 1894ko ekainaren 8a
Herrialdea   Portugal
Lehen hizkuntza portugesa
Heriotza 1980ko martxoaren 7a  (85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak portugesa
Jarduerak
Jarduerak apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

Abilio Augusto Vaz das Neves ( Ifanes , Portugal , 1894ko ekainaren 8a ? Macedo de Cavaleiros , Portugal, 1980ko martxoaren 7a ) portugaldar elizgizona izan zen.

Bizitza [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Ifanes herrian jaio zen. Nerabezaroan Indiako ekialdeko kostaldeko Sao Tome de Meliaporera joan zen eta bertako apaizgaitegian ikasi zuen [1] .

1919ko abenduaren 7an apaiztu zen [2] . Barnetegiko zuzendaria, gero umezurztegiko zuzendaria ere izan zen eta Madraseko Emakumeen Unibertsitateko irakaslea ere izan zen [1] . 1933ko abenduaren 4an, Cochingo elizbarrutiko apezpiku izendatu zuten, eta 1934ko urtarrilaren 28an apezpiku ordenatu zen [2] . ≪Omnia possum in Eo qui me confortat≫ ? euskaraz : ≪Dena dezaket indartzen nauen Kristorengan≫ ? leloa zuen [3] [4] .

1938an Bragantza-Mitandako elizbarrutiko apezpiku izendatu zuten eta Portugalera itzuli zen [2] . Rol garrantzitsua izan zuen Bragantzako hezkuntzaren garapenean [5] . Bi ikastetxe ireki zituen Bragantzan eta Mogadouron. Katekesia antolatu zuen elizbarrutiko parrokia guztietan. 1940an, Mensageiro de Braganca aldizkaria sortu zuen [1] . Gainera, Bragantzako katedral berriaren eraikuntzari ekin zion [6]

1965eko otsailaren 20an erretiratu egin zen eta Silliko apezpiku titular izendatu zuten [2] .

1980ko martxoaren 7an hil zen [2] . Ifanesen lurperatu zuten, baina 2019ko ekainaren 8an gorpua Bragantzako katedralera eraman zuten [6] .

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. a b c (Portugesez) Pinto Castanheira, Manuel Luis. (2013). Para a Historia da Educacao de Infancia em Portugal: O caso de Braganca (1934-1986). Lisboa: Universidade de Lisboa, 245 or. (Noiz kontsultatua: 2023-09-28) .
  2. a b c d e (Ingelesez) ≪Bishop Abilio Augusto Vaz das Neves≫ Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2023-09-28) .
  3. Flp 4:13
  4. (Portugesez) Garcia Cordeiro, Jose Manuel. D. Abilio Augusto Vaz das Neves. 26 anos de episcopado em Braganca-Miranda (1939-1965). 125º aniversario do nascimento (8.6.1894 - 8.6.2019). , 2 or. (Noiz kontsultatua: 2023-09-28) .
  5. (Portugesez) Pinto Castanheira, Manuel Luis. (2013). Para a Historia da Educacao de Infancia em Portugal: O caso de Braganca (1934-1986). Lisboa: Universidade de Lisboa, 176 or. (Noiz kontsultatua: 2023-09-28) .
  6. a b (Portugesez) ≪Braganca-Miranda: Corpo de D. Abilio Vaz das Neves foi trasladado para a Catedral≫ Ecclesia 2019-06-08 (Noiz kontsultatua: 2023-09-28) .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]