2009ko A gripearen pandemia
edo
txerri gripea
Influenza A
H1N1
birusaren
aldaera batek sorturiko
txerri
gripea
izan zen,
Mexikon
hasi zena
martxoaren 18an
[1]
eta apirilaren 22an plazaratutako
[2]
[3]
Reforma
egunkariak
Mexiko Hirian
gertaturiko kasu batzuen inguruan informatu zuen. Lehen kasuak Mexikoko hiru zonaldetan (
Mexiko Hiria
,
Mexikoko estatua
eta
San Luis Potosi
) eta
Amerikako Estatu Batuetako
bi estatutan (
Kalifornian
eta
Texasen
), eta heldu gazteak eta osasungarriak kasu gehienak dira.
Ostegun arratsaldean neurri bereziak hartzea erabaki zuten, horien artean 5 milioi haurren eskolak etetea.
Ondoren
Latinoamerikako
hainbat estatuk neurriak hartzea erabaki zuten, kasuak Mexikoz gaindi hedatu zirelako, batez ere
Ameriketako Estatu Batuetara
[4]
.
2009ko
apirilaren 25erako
68 hildakoak eta 2.000 kutsatu zeuden, horietatik 75 kasu
New Yorkeko
Queens
auzokoak
[5]
.
Osasunerako Mundu Erakundeak
(OME) apirilaren 29an
pandemia 5
arrisku egoera ezarri zuen (1etik 6ra doan eskala batean)
[6]
. 2006tik pandemiako 3. mailan zegoen
Hegazti gripe
arriskuagatik.
Apirilaren 26an
ustezko kasu gehiagoren berri eman zen, bata
Mexikotik
Londresko
aireportura
British Airwaysko
hegazkin konpaniako tripulazioko emakume bat
[7]
, eta besteak,
Mexikon
ikasketa bidaian egondako 20 ikasle eta euren irakaslea
[8]
.
Espainia
eta
Frantziako
gobernuek ere adierazi zuten kasu batzuk aztertzen zeudela, horietako bat
Bilbon
[9]
.
|
Artikulu honen edukia ez da guztiz zehatza, daukan informazioa zaharkituta dagoelako.
Zure esku dago
artikulua hobetzea
, informazio hori eguneratuz. Beharbada, informazio osagarria izango duzu
eztabaida orrian
.
|
Lehen kasua
Bizkaian
eman zen, eta ordutik beste sei pertsona kutsatu dira. Orain arte emandako kasuak:
2009ko
uztaila
hastean, hainbat udaleku antolatzen dira adin desberdineko haurrentzako.
Ikastolen Elkarteak
ingelesa ikasteko antolaturiko
Sopelako
udalekuan, hamaika eta hamalau urte bitarteko hogei haur kutsatu zirela jakitera eman zen
uztailaren 6an
[11]
. Udalekuan zeuden haur gehienak euren etxeetara bueltatu ziren.
Bien bitartean
Nafarroako
Allo
herrian antolaturiko beste udaleku batean, beste hamazortzi haurri eragin zien A gripea agertu zen
[12]
.
Apirilaren 27an
Europar Batasuneko
Osasun Batzordeak, europar bidaiariei Estatu Batuetara eta Mexikora ez bidaiatzeko gomendioa eman zuen. Hau
Espainiak
Europako lehen kasua baieztatu zuenean gertatu zen.
Duela egun gutxi arte, gripea zuten pertsona guztiak
Mexikon
egonak ziren azkenaldian, baina
Espainian
pertsonen arteko lehen kontagioa detektatu zen
Mexikotik
kanpo. Apirilaren 29
Austriako
osasun zerbitzuek
Vienan
gripe berriaren kasu bat baieztatu zuten. Gizonak
Guatemalara
egin zuen bidaia eta
Mexikon
egin omen zuen eskala
[13]
.
Espainian
Europako lehen kasua baieztatu zuten
Almasan
,
Albaceteko probintzian
.
Bilboko
Gurutzetako Ospitalean
zegoen gazteak ere birusa zuela baieztatu zuen
Eusko Jaurlaritzaren
Osasun Sailak
[14]
. Gainera geroxeago,
Espainiako Osasun eta Gizarte Politika Ministerioak
beste 6 kasu baieztatu zituen
Katalunian
, honela ziurtatutako kasuen kopurua 13ra igoz.
Afrikan
detektatu den kasu posible bakarra
Hego Afrikan
izan zen, baina biak ez dira ziurtatuak izan oraindik
[15]
.