2017ko Korrika
edo
20. Korrika
Euskal Herrian zehar ospatzen den
Korrika
jaialdiaren hogeigarren edizioa izan zen.
AEK
elkarteak antolatu zuen eta 20. ekitaldia izanik Korrikaren sortzaileak omendu nahi izan zituen Korrikak.
Bat Zuk
leloa izan zuen.
Otxandion
abiatu zen martxoaren 30ean eta
Irunean
bukatu apirilaren 9an.
[1]
Mezua
Joseba Sarrionandia
idazleak idatzi zuen
[2]
eta audio bidez entzun zen
Nafarroako Foruen plazan
.
[3]
Aurreko urtean bezala, Korrika hasi baino bi hilabete lehenago aurkeztu ziren Korrikaren inguruan antolaturiko ekintzak, bai eta abestia eta bideoklipa ere. Ekitaldi aipagarrienak:
- Kepa Junkera eta Sorginak
- Pirritx, Porrotx eta MariMotots
- Ez dok hiru!
- Erradikalak gara
- Oskara plazara
- Bertso Korrika
Aurreko ekitaldietan bezala, muduko hainbat lekutako euskaldunek Korrikak antolatu zituzten:
[4]
- Ameriketan: Buenos Aires, Chicago, Santiago Txile, Lima, Sao Paulo, Mexiko Hiria, Washington, Necochea, Montreal, New York, Boise, La Plata, La Habana
- Asian: Nepal
- Europan: Banyoles, Bartzelona, Bordele, Brno, Brusela, Budapest, Cork, Dublin, Edinburgo, Grezia, Helsinki, Madril, Leipzig, Liverpool, Londres, Marseilla, Paris, Szeged, Venezia, Mallorca, Valentzia, Toulouse, Bristol, Bukarest, Wroclaw, Kopenhage eta Munich.
- Ozeania: Sydney, Melbourne, Noume
Zirkorrika
abestiaren hitzak
Uxue Alberdik
eta musika
Xabier Zabalak
egin zuten.
[5]
Bideoklipean honako abeslari hauek azaltzen dira:
Izaro
,
Oihana Fernandez
,
Jurgi Ekiza
,
Miren Narbaiza
eta
Petti
. Hauekin batera
Oreka Tx
eta
Jarauta 69
ere azaltzen dira.
Hizkuntzaren malabaristak,
akrobatak, trapezistak,
herri honen ilusionistak...
bidera atera gara,
mundura atera gara,
herriz herri igaroko gara!
Bat, izan bat, egin bat,
Bat zuk eta bat nik, bat, denok bat,
bat eta batzuk gara,
hona-hara,
euskara bat, mundu bat.
Bi urteko ekilibristak,
su-irensle optimistak,
jaiotzetik ilusionistak...
bidera atera gara,
Korrika atera gara,
herriz herri igaroko gara!
Atso-agure kontortsionistak,
pailazoak, eskapistak,
euripean ilusionistak...
bidera atera gara,
mundura atera gara,
herriz herri igaroko gara!
Bat, izan bat, egin bat...
Ahots kordan funanbulistak,
fakirrak ta alkimistak,
ofizioz ilusionistak...
bidera atera gara,
Korrika atera gara,
herriz herri igaroko gara!
Bizirauten espezialistak,
bi buruko aktibistak,
bihotzaren ilusionistak...
bidera atera gara,
herriz herri ibiliko gara!'
Bat, izan bat, egin bat...
|
---|
Edizioak
| | |
---|
Korrikaren ahizpak
| |
---|