1983ko Korrika
edo
3. Korrika
Euskal Herrian zehar ospatzen den
Korrika
jaialdiaren hirugarren edizioa izan zen
[1]
.
AEK
elkarteak antolatu zuen eta ekitaldi honetan
Gabriel Aresti
omendu zuen.
Euskaraz eta kitto!
leloa izan zuen.
Baionan
1983ko abenduaren 3an hasi eta
Bilbon
abenduaren 11n bukatu zen.
Itsasuko
Peio Dospital
errugbilariak egin zuen lehen kilometroa. 1.960 kilometrotako ibilbidea egin zuen, ordurarteko luzeena.
[2]
3. ekitaldirako kanta
Egan
taldeak egin zuen,
Korrika 3
izena zuen.
[3]
Korrika, Korrika, Korrika, Korrika
Korrika, Korrika, Korrika, Korrika
Korrika goaz, iritsi arte
gure herriko helmugara;
ta honetarako, lehen urratsa,
indartu behar euskara.
Alferrikan da, ikastoletan,
hizkuntza bat ikastea
gero kalean, gure artean,
inoiz egiten ez bada.
Horregatik herriko ekintzak,
noizean behin, esnatzeko.
Hain beharrezkoak baitira
nahiz izan batzuk aurkako.
Ea segi bada iritsi arte
kilometroz kilometro,
gure herriko bide guztiak
nahiz korrika, nahiz geldixeago.
Korrika, Korrika, Korrika, Korrika
Korrika, Korrika, Korrika, Korrika
Kilometroak, Ibilaldia,
eta Araba Euskaraz,
Nafarroa Oinez, Herri Urratsa,
bat eginik da Korrika.
Ekintza hauek eta euskara
alderdi denen gainetik,
protagonismo ta harrokeria
alde batera utzirik.
Horregatik herriko ekintzak,
noizean behin, esnatzeko.
Hain beharrezkoak baitira
nahiz izan batzuk aurkako.
Ea segi bada iritsi arte
kilometroz kilometro,
gure herriko bide guztiak
Korrika bai beharrezko.
Korrika, Korrika, Korrika, Korrika
Korrika, Korrika, Korrika, Korrika
|
---|
Edizioak
| | |
---|
Korrikaren ahizpak
| |
---|