Tolosako tren istripua
1978ko
martxoaren 28an
gertatu zen
Tolosako
geralekuaren
eta
geltokiaren
artean. 55 tona
azido zianhidriko
zeraman trena
errailetatik
atera zen eta hondamendi izugarri bat gertatzeko zorian egon zen.
[1]
[2]
Istripua
1978ko
martxoaren 28an
01:30ean gertatu zen, asteartez,
Lyondik
Burgoserako
bidea egiten zuen trena errailetatik atera zenean. 80 kilometro orduko abiaduran zioan. Trenak trenbide osoa hartu zuen eta lau errailak moztuta geratu ziren. Trenak garraiatzen zuen materialaren arriskua ikusita,
Inaki Linazasoro
orduko alkateak berehala inguruko etxebizitzetako bizilagunak ebakuatzeko agindua eman zuen. Tolosarren %5ak herria utzi behar izan zuen. Halere, jende mordoa gerturatu zen istripua ikustera horrek zekarkeen arriskuaz jabetu gabe.
Azido zianhidrikoaren arriskua zela eta, adituen hiru fasetan aurreikusi zuten trenaren lekualdatzea. Edukiaren %70a zisterna batetik bestera mugitu zuten lehenik, eta zisternak erabat hustu zituzten gero. Azkenik, deposituak zutik jarri, eta azido guztia lekualdatu zuten.
[1]
Trenaren lekualdatzean 90 pertsonek lan egin zuten, baita mediku talde batek ere. Suhiltzaile batek intoxikazio arin bat izan zuen eta Tolosako klinikara eraman zuten baina aise osatu zen.
[2]
Azido zianhidrikoaren arriskua gutxi ez balitz, istripua are larriagoa gerta zitekeen, izan ere,
Parisera
zihoan
Puerta del Sol
trena zuzenean joaten zen
Gasteiztik
Donostiara
, eta berez, zegokion ordutegiari jarraitu izan balio, errailetik irtendako trenarekin talka egingo zuen. Horrek sekulako hondamendia eragingo zukeen. Alta, aipatu trena ordu erdiz atzeratu zen eta horri esker ez ez tragediarik gertatu.
[1]
Azido zianhidrikoa
(CNH) XIX. mendean aurkitu zuten. Leherkorra ez izanagatik, 26,5 gradutan irakiten du eta eragin dezakeen kutsadura oso altua da, izatez, toxikoa eta pozoitsua baita, baita kantitate txikietan ere.
[2]
Istripuaren garaian, industriak CNHa
plexiglas
izeneko plastikoa eskuratzeko baliatzen zuten. Horrez gain, CNHa pentsuak indartzeko erabiltzen zen ere. Hain zuzen ere, Tolosan istripua izan zuen trenak azken helburu horretarako garraiatzen zuen azidoa. Burgoseko Sodeti lantegira bidean zen merkantzia.
[1]
Azidoa garraiatzen zuen zisternak ez zuen isuririk izan, baina horrela gertatu izan balitz, gas kutsakorreko laino bat sortu zatekeen Tolosan eta horrek hildako ugari eragin izan zitzakeen.
[2]
Aski dira CNHren 0,05 gramo gizaki bat akabatzeko. Errailetatik ateratako trenak gas hilkor horren 55 tona zeramakien.
[3]
Gerta zitekeenaren aurrean,
Gurutze Gorriko
eta
DYAko
anbulantzia ugari gerturatu ziren,
suhiltzaile
hiru erreten,
Guardia Zibila
eta mediku ekipo oso bat. Tolosako klinikan prestaketa bereziak egin ziren eta berrogei tona
sodaz
beteriko kamioak ere bertan ziren, CNHa neutraliza dezakeen gai bakarra. Armadako ibilgailuan parkeko kamioilariak alerta egoeran jarri zituzten.
[2]
Aipatzekoa da tren gidariek ere ez zekitela garraiatzen ari ziren material arriskutsuaren berri. Istripua gertatu eta kargarako gidak ikusi zituztenean konturatu ziren. Inaki Lizanasoro alkateak aurrerago egin zuen elkarrizketa batean onartu zuen bere bizitzan pasatako egunik txarrena izan zela.
[3]
- 2018an
Karlos Linazasoro
6012
eleberrian, gertakari hauek hartu zituen oinarri. Izatez, 6012 istripua izan zuen trenaren zenbakia zen. Karlos Linazasoro:
6012.
Erein, 2018.