Valencia Club de Futbol
1919an
sortutako
Valentziako
(
Espainia
) futbol taldea da,
Espainiako futbol ligako lehen mailan
jokatzen duena.
1919ko
martxoaren 18an
sortu zuten eta
Espainiako
lehen mailako ligan jokatzen du. Etxean jokatutako partiduak 55.000 ikusleentzako tokia duen
Mestalla
futbol zelaian jokatzen ditu.
[1]
Espainiako futbol ligako lehen mailako sailkapen historikoan
, hirugarren postuan dago,
Real Madril
eta
Bartzelona Futbol Kluba
aurretik dituelarik. Titulu nazional gehienak dituztenen artean, bostgarrena da (14 txapelketa),
Real Madril
,
Bartzelona Futbol Kluba
,
Bilboko Athletic Kluba
eta Club Atletico de Madriden atzetik. Ligako 6 titulu bereganatu ditu,
Espainiako
futboleko 7 errege kopa dauzka eta
Espainiako Superkopa
bat ere badu.
Ez zaizkio falta
Europako
6 txapelketa:
UEFAko kopa
bat, Feriako bi kopa, Europako Errekopa bat eta bi Europako Superkopa.
Espainian
, hirugarrena da garaipen gehien biltzen, beti
Real Madril
eta
Bartzelona Futbol Klubaren
atzetik.
116,8 milioi euroren sarrerek
Espainiako
hirugarren postuan kokatzen dute eta
Europako
19.ean, hemen ere,
Real Madril
eta
Bartzelona Futbol Klubaren
atzetik.
[2]
45.000 sozio ditu eta 800 talde jarraitzaile baino gehiago.
Levanteren
aurkako derbia, 1923an.
2012ko Valenciaren taldea.
Real Madrilen
aurkako partida
Santiago Bernabeu estadioan
.
Chelsearen
aurkako partida 2019ko
Txapeldunen Ligan
.
Mestalla
estadioa.
Club Valencia de Futbol
desagertu eta gerora,
1919ko
martxoaren 5ean
, futbolzale talde batek
Valentzia
hiriaren ordezkari izango zen klub berri bat sortzea erabaki zuen Barcelonina kaleko Torino tabernan. Urte horretako
martxoaren 18an
onartu zituzten estatutuak eta Valencia Foot-ball Club jaio zen.
Apirilaren 4an
lehen Zuzendaritza Batzarra osatu zuten eta, txanpona airera botaz, lehen lehendakaria aukeratu, Octavio Augusto Milego Diaz. Gimnasticoren aurka jokatu zuten lehen partida Castellon eta Valentziak galdu zuen 1-0.
1920.eko hamarkadan, Eskualdeko txapelketan lehiatu zuen eta,
1923an
, irabazi. Titulu honek, Murtzia futbol kluba kanporatu ondoren, Espainiako Kopan parte hartzeko aukera eman zion.
1923ko
urtarrilaren 16an
, Valenciak 316.439,20 pezeten truke erosi zizkion lurrak Bellver baroiari eta,
1923ko
maiatzaren 20an
,
Mestalla
futbol zelaia inauguratu zuten. Egun horretan, Valencia eta
Futbol Club Levanteren
arteko partidua jokatu zuten 17.000 ikusleren aurrean eta Valencia irten zen garaile 1-0.
1928
. urtean Ligako txapelketa hasten da eta Valenciak bigarren mailan jokatu zuen
Real Racing Club de Santanderren
aurka kanporaketa galdu eta gero."Che" taldeak bostgarren postuan amaitu zuen 1928/29 denboraldia.
1928an
,
Liga
hasi zen eta taldea bigarren mailan hasi zen jokatzen,
Real Racing Club de Santanderren
aurka eliminatuta geratu ondoren. Bostgarrena izan zen denboraldi hartan.
1934an
,
Bartzelonan
jokatu zuten Koparako lehen finala eta galdu egin zuen
Real Madrilen
aurka. 1930. hamarkada honetan,
Espainiako Gerra Zibila
izan zen eta,
Mestalla
futbol zelaia suntsituta geratu zenez, berreraikitze lanetan hasi ziren.
40ko hamarkada klubaren hoberenetarikoa izan zen.
Frankismoaren
hasiera honetan, izena gaztelautu beharrean izan ziren, bai, baina,
1941ean
, Generalisimoaren Kopa eskuratu zuen,
Espanoli
3-1 irabaziz. 1941/42 denboraldian lehen Liga irabazi zuen eta 1943/44 eta 1946/47an ere gauza bera lortu zuen. Epi, Amadeo, Mundo, Asensi edo Gorostiza izan ziren urte haietako heroiak.
1949an
, berriro irabazi zuen Generalisimoaren Kopa.
1952an
, berriro iritsi zen finaletara eta,
1954an
, irabazi. Ligan, berriz, ez zuen horrelako arrakastarik izan.
1960.eko hamarkadan iritsi ziren lehen arrakastak Europan. 1961/62 eta 1962/63 denboraldietan, Feriaseko Kopa irabazi zuten, lehenengoan Bartzelonari eta, gero, Dinamo Zagrebi.
1967an
, berriz, Generalisimo Kopa eskuratu zuen berriro,
Athletic
garaituz.
1970. hamarkada ondo hasi zen, Ligako titulua bereganatu baitzuen 1970/71 denboraldian. 1976an,
Mario Alberto Kempes
aurrelari handia iritsi zitzaien eta dizdira berezia eman zion taldeari. Bere lehen denboraldian, pitxitxia izan zen, 24 gol markatuz. Horrela lortu zuten Erregearen Kopa 1978/79 denboraldian, Real Madrid 2-0 garaituz.
1980. hamarkada ondo hasi zen -
Europako Futbol Errekopa
1979/80 denboraldian-, baina garai txarretan erori ziren. Kluba
Kempes
saldu beharrean izan zen eta,
1982ko Munduko Futbol Txapelketa
zela-eta,
Mestallan
egin behar izan zituzten obrek finantza krisi larrian murgildu zuten. Tendilloren gol batek libratu zuen beheko mailara joatetik, Real Madriden aurka jokatzen ari zirenean, baina zorra geraezina zen eta ekipoaren errendimendua erabat ukituta utzi zuen. 1985/86an, ordea, ez zuen aukerarik izan eta Bigarren Mailara jaitsi beharrean izan zen. Urtebete ondoren, Arturo Tuzon izan zen presidente eta berriro zegoen lehen mailan. Etxeko jokalariak hartu zituen eta denboraldi batzuetan dirua aurrezten joan zen, zorra jaisten zihoan bitartean. 1989/90ean, bigarrena izan zen Ligan.
1992an
, Sociedad Anonima Deportiva bilakatu zen eta Paco Roig iritsi zen lehendakaritzara. 1995/96an, berriro izan zen bigarren eta 1998/99an, Erregearen Kopa irabazi zuten, Claudio Ranieri entrenatzailearen eskutik.
2000n
, berriro izan zen urrezko aroa Valenciarentzat. 1999/2000n,
Txapeldunen Ligako
finalera iritsi zen, baina
Real Madrilek
irabazi zion. Hurrengo urtean ere ian ibili zen, baina
FC Bayern Munchen
taldeak irabazi zion penaltietan. 2001/02an, Valencia garaile izan zen Ligan, Rafa Benitezen eskutik. 2003/04an ere bai eta
UEFA Kopa
irabazi zuen gainera. Hiru garaipen hiru urtetan eta Rafa Benitez Liverpoolera joan zen. Claudio Ranieri itzuli zen eta harekin Europako Superkopa eskuratu zuen, baina Ligan ez zen ondo ibili eta Ranieri joan beharrean izan zen. Juan Bautista Soler egin zuten presidente eta, haren zuzendaritzapean, ekipoa krisi ekonomiko larrian erori zen berriro eta Soler berak martxan jarritako Mestalla Berriaren obrak geldiarazi zituzten. 2007/08an, berriro etorri zen kopa, baina Ligan jaisteko arriskuari ezin ekidin ibili zen.
2008an
, Solerrek Vicente Soriano egin zuen presidente eta klubaren egoera ekonomikoari irtenbidea emango zion itxaropena izan zuten. Urte zaila izan zen, jokalariak ezin kobraturik ibili ziren eta
Uruguaiko
enpresa fantasma zen Inversiones Dalporten iluntasuna ezin argiturik ibili ziren. Azkenean, valentziar erakundeek Soler eta Soriano klubetik bidali beharrean izan ziren eta Manuel Llorente eta Javier Gomezek kapital anpliazio bat bultzatu zuten, egonkortasun soziala lortu zutelarik.
Kirolaren esparruan, berriz,
Unai Emery
izan zen entrenatzaile eta 2009/10ean, hirugarren izan zen Txapeldunen Ligan.
2010eko
irailaren 14an
,
Aritz Adurizek
Valencia CF-ren 100. gola markatu zuen
Txapeldunen Ligan
.
2010eko
azaroaren 14an
, berriz, Tino Costak 4.000. gola sartu zuen Espainiako Lehen Mailan.
[3]
2010/11 denboraldian, erraz iritsi zen hirugarren postura eta, hurrengoan, 7-0 egin zion Racing de Genki Txapeldunen Ligan. Hirugarren izan zen eta Europa Leaguera joateko aukera lortu zen.
Atletico de Madridek
eliminatuko zuen han, 5-2. 2013-14 urtea eskasa izan zen baina 2014-15 denboraldian berrindartu eta urte bikaina izan zuen azken partidararte Ligako 3. posturako borrokan ibili baitzen. Azkenean laugarren egin zuen eta Txapeldunen Ligarako sailkatu zen.
2015-16 denboraldia oso txarra izan zen eta taularen behekaldean ibili zen. Entrenatzailea bitan aldatu eta azkenean 12. postua lortu zuen. 2016-17 denboraldia ere gaizki hasi zuen eta urtarrilerako bitan aldatu zuen berriz entrenatzailea. Azkenean 12. postua errepikatu zuen. 2017-18 denboraldirako Marcelino Garcia entrenatzailea fitxatu eta nabarmen egin zuen gora, Ligan laugarrena izan baitzen. 2018-19 denboraldia ona izan zuen, ligan laugarrena izan zen berriz, Errege Kopako finala irabazi zuen eta
Europa Leagueko
finalerdietara iritsi zen.
Hurrengo denboraldietan Ligaren erdialdeko eremuan ibili izan da. 2021-22 denboraldian Errege Kopa bikaina egin eta finalera iritsi zen. 1-1 egin ondoren
Betisek
penalti jaurtiketatan garaitu zuen.
Klubak Pablo Sanchez Torrella
Valentziako
udal bandaren zuzendariari egin zion eskaria eta honek pasodoblea egin zuen. Ramon Gimeno Gilek jarri zion letra eta klubaren 75. urtebetetzean estreinatu zuten Musikaren Palaun,
1993ko
irailaren 21ean
.
- Titularra: Kamiseta txuria eta detaile beltzak, praka beltzak eta galtzerdi zuriak detaile beltzekin.
- Beste uniformea: Kolore laranja eta beltzak konbinatzen ditu. Tarteka
Senyerarekin
hornitutako kamiseta, praka urdinak eta galtzerdiak ere bai.
2023-24 barne:
- Denboraldiak 1. mailan
: 89
- Denboraldiak 2. mailan
: 4
- Denboraldiak 2. B mailan
: 0
- Denboraldiak 3. mailan
: 0
- Ligako posturik onena
: 1.a Lehen mailan (1941-42, 1943-44, 1946-47, 1970-71, 2001-02 eta 2003-04)
2023ko irailaren 3an eguneratua.
1941-42, 1943-44, 1946-47, 1970-71, 2001-02, 2003-04
1941, 1949, 1954, 1967, 1979, 1999, 2008, 2019
1999
1948
finalista 1999-00 eta 2000-01 denboraldietan.
1979-80
1980, 2004
2003-04
1961-62 ,1962-63.
1966
1952
1967
Urtea
|
Espainiako Liga
|
Errege Kopa
|
Esp. Superkopa
|
Europa
|
Eur. Superkopa
|
Mundua
|
1999-2000
|
3.a
|
1/16
|
|
2.a (Txapeldunen Liga)
|
|
|
2000-01
|
5.a
|
1/16
|
|
2.a (Txapeldunen Liga)
|
|
|
2001-02
|
1.a
|
1/32
|
2.a
|
1/4 (Europa League)
|
|
|
2002-03
|
5.a
|
1/16
|
|
1/4 (Txapeldunen Liga)
|
|
|
2003-04
|
1.a
|
1/4
|
2.a
|
1.a (Europa League)
|
1.a
|
|
2004-05
|
7.a
|
1/32
|
|
1/16 (Europa League)
|
|
|
2005-06
|
3.a
|
1/4
|
|
|
|
|
2006-07
|
4.a
|
1/8
|
|
1/4 (Txapeldunen Liga)
|
|
|
2007-08
|
10.a
|
1.a
|
2.a
|
1/32 (Txapeldunen Liga)
|
|
|
2008-09
|
6.a
|
1/4
|
|
1/16 (Europa League)
|
|
|
2009-10
|
3.a
|
1/8
|
|
1/4 (Europa League)
|
|
|
2010-11
|
3.a
|
1/8
|
|
1/8 (Txapeldunen Liga)
|
|
|
2011-12
|
3.a
|
1/2
|
|
1/2 (Txapeldunen Liga)
|
|
|
2012-13
|
5.a
|
1/4
|
|
1/8 (Txapeldunen Liga)
|
|
|
2013-14
|
8.a
|
1/8
|
|
1/2 (Europa League)
|
|
|
2014-15
|
4.a
|
1/8
|
|
|
|
|
2015-16
|
12.a
|
1/2
|
|
1/8 (Europa League)
|
|
|
2016-17
|
12.a
|
1/8
|
|
|
|
|
2017-18
|
4.a
|
1/2
|
|
|
|
|
2018-19
|
4.a
|
1.a
|
1/2¹
|
1/2 (Europa League)
|
|
|
2019-20
|
9.a
|
1/4
|
|
1/8 (Txapeldunen Liga)
|
|
|
2020-21
|
13.a
|
1/8
|
|
|
|
|
2021-22
|
9.a
|
2.a
|
|
|
|
|
2022-23
|
16.a
|
1/4
|
1/2
|
|
|
|
2023-24
|
9.a
|
1/8
|
|
|
|
|
- ¹ 2018-19ko Superkopa 2019ko abenduan jokatu zen.
|
---|
UEFA Kopa, 1971?2009
| 1970eko hamarkada
| |
---|
1980ko hamarkada
| |
---|
1990eko hamarkada
| |
---|
2000ko hamarkada
| |
---|
|
UEFA Europa League, 2009?egun
| 2000ko hamarkada
| |
---|
2010eko hamarkada
| |
---|
2020ko hamarkada
| |
---|
|
|
---|
1920ko hamarkada
| |
---|
1930eko hamarkada
| |
---|
1940ko hamarkada
| |
---|
1950eko hamarkada
| |
---|
1960ko hamarkada
| |
---|
1970eko hamarkada
| |
---|
1980ko hamarkada
| |
---|
1990eko hamarkada
| |
---|
2000ko hamarkada
| |
---|
2010eko hamarkada
| |
---|
|