Wikipedia, Entziklopedia askea
The Ghost and Mrs. Muir
1947ko
filma da,
Gene Tierney
,
Rex Harrison
eta
George Sanders
aktoreek antzeztua,
Joseph L. Mankiewiczen
zuzendaritzapean. Urte bi lehenago
Josephine Leslie
idazleak sortutako eleberrian oinarritua dago. 1947ko
Argazkigintza onenaren Oscar sarirako
izendapena jaso zuen.
Oharra:
Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
XX. medearen hasiera,
Ingalaterra
. Lucy Muir (
Gene Tierney
) alargun gaztea eta berorren alaba txiki Anna (
Natalie Wood
) Whitecliff herrira aldatzen dira. Alokeran hartutako etxean mamu bat bizi dela jakingo dute bizitzen hasi eta berehala: Daniel Gregg (
Rex Harrison
) itsas gizona da fantasma. Diru aldetik eskas dabilen unean Lucyk Gregg jaunaren oroitzapenak jasoko ditu gerora salmenta arrakastatsua izango duen liburua itxuratuz:
Blood and Swash
(
Odola eta biharamona
). Testua osatu bitartean bata bestearekin maitemintzen dira, nahiz eta ondo jakin ezinezko harremana dela euren artekoa. Orduan Gregg jaunak Lucyrentzako gizon aproposa bilatzea erabakiko du.
George Sanders filmaren pasarte batean.
Gene Tierney filmaren pasarte batean.