Wikipedia, Entziklopedia askea
Rastatt
Alemaniako
hego-mendebaleko hiria da.
Baden-Wurtembergeko
estatuan dago,
Murg ibaiaren
ertzean.
Industria
(
garagardogintza
, zurgintza, tresneria elektrikoa eta mekanikoa) da ekonomia-jarduera nagusia.
Frantsesek erre zuten hiria 1689. urtean, eta
Luis Gilen
Badengoak
berriro eraiki zuen.
Moreauk
han menderatu zuen
Karlos artxidukea
1796an. 1840tik 1892ra bitarteko urteetan babesleku sendo bihurtu zuten, baina 1849an
prusiarrek
bereganatu zuten hiria. Urte batzuetan zehar, Rastatt inperio alemanaren babesleku sendoenetako bat izan zen, 1890ean suntsitu zuten arte. Rastatteko Lehen eta Bigarren Biltzarra bertan izan ziren, eta horien ondoren etorri zen
Rastatteko Bakea
.
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Ikus
jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak
.