Wikipedia, Entziklopedia askea
Paule Gobillard
(
1867ko
abenduaren 3
–
1946ko
otsailaren 27a
) frantziar margolaria izan zen,
inpresionisten
eragin handia izan zuena.
Berthe Morisot
eta Eugene Manet-en iloba da (Eugene
Edouard Manet-en
anaia izan zen). Txikitatik, umezurtz gelditu ostean, bere hezkuntzaren barruan pinturako ikasgaiak eman zizkion Edouardek. Artearen panoraman ezezaguna zen senideen aldean. Societe des Independants taldearekin erakusketak egin zituen 1904an eta 1926an.
Gobillarden bizitza pertsonalari buruzko dakizkigun xehetasun urriak
Julie Manet
lehengusuaren memorietatik jaso ditugu.
Quimperle
herrian jaio zen,
Bretainiako
hegoaldeko kostaldean. Theodore Gobillard (1833?1879) eta Yves Morisoten (1838?1893), alaba zaharrena zen. Yves
Berthe Morisot-en
emakumezko inpresionista margolari aren ahizpa zen- Bestetik,
Jean-Honore Fragonard
, Rococo margolariaren ondorengo zuzena ere bazen Paule.
26 urte zituela, Gobillard umezurtz gelditu zen bere anai-arrebekin batera, ama 1893an hil baitzen. Izeba Bertherekin bizi izan zen Parisen. Izebarekin egon ziren bitartean, berak eta bere ahizpa Jeannek modelo lanetan jardun zuten haren margoetan. Aldi berean, Berthek margotzen irakatsi zion. Haurren eta emakumeen eguneroko bizitza margotu zuen pastel argien samurtasunarekin, bai eta loreontzietako lore-
bodegoien
irudikapenean ere.
Pierre-Auguste Renoirrek
margolari inpresionistaren estilo sentsualaren eragina ere jaso zuen, haren ikaslea izan baitzen, modeloa izateaz batera. Garai horretan,
Edgar Degas
lagun minaren argazkietan ere modelo izan zen.
[1]
1894an, bere obren lehen erakusketa egin zuen eta, ondoren, garai hartako beste artista ospetsu batzuekin erakusketa egin zuen Societe des Independants-en . 1900ean, Pauleren ahizpa
Paul Valery
, poeta eta saiakeragile frantsesarekin ezkondu zen. Haiek elkartu eta gero, Paule bikotearekin bizi izan zen Morisoten etxean, eta han egin zituen bere lanik ezagunenak.
[2]
Gobillardek margotzen jarraitu zuen eta 1946an hil zen arte Parisen bizi izan zen.
[3]
- ↑
Degas, Edgar. Paule Gobillard, Jeannie Gobillard, Julie Manet, and Genevieve Mallarme. Gelatin Silver Print. The Metropolitan Museum of Art, NY, NY.
- ↑
Manet, Julie, Rosalind de Boland Roberts, and Jane Roberts. Growing Up with the Impressionists: The Diary of Julie Manet. London: Sotheby's Publications, 1987.
- ↑
.