Wikipedia, Entziklopedia askea
Moacyr Scliar
(
Porto Alegre
,
Rio Grande do Sul
,
1937ko
martxoaren 23a
- Porto Alegre,
2011ko
otsailaren 27a
)
brasildar
narratzailea izan zen.
Medikuntza
-ikasketak egin zituen. Movimiento argitaletxeari oso lotua egon zen.
1970eko hamarkadan
, beren eskualdeko unibertsoaren ezaugarriak ezagutarazteaz kezkatu ziren narratzaile-taldeko kideetako bat izan zen. Ipuinetan, egungo gizon-emakumeek bizi dituzten egoera eredugarriak, errealak edo irudizkoak ageri dira. Indarkeriazko narrazioak idatzi zituen, existentziaren drama islatzearren,
Estatu Batuetako
kazetaritza berriaren ildoari jarraituz.
O Centauro no jardim
(1985, ≪Zentauroa lorategian≫) eleberrian, gizon desegokiak munduaz duen ikuspegia planteatzen du. Ipuinen artean,
O amante de Madonna
(≪Madonnaren maitalea≫) du aipagarrienetako bat; eguneroko frustrazioak gainditzen dituen emakume baten erretratua da. Beste zenbait lan aipagarri:
Balada do Falso Messias
(1968, ≪Messias faltsuaren balada≫),
O exercito de um homem so
(1973, ≪Gizon bakarreko armada≫),
O ciclo das aguas
(1977, ≪Uren zikloa≫) eta
Max e os felinos
(1981, ≪Max eta katuak≫). Brasildar Letren Akademiako 31. aulkia izan zuen.