Wikipedia, Entziklopedia askea
Itsaso Bengoetxea Martinez
(
Bilbo
,
Bizkaia
,
1976ko
abenduaren 22a
) Zaintza Aringarrien saileko eta Etika Batzordeko medikua da.
EAEko
Eutanasiaren Alorreko Berme eta Jarraipen Batzordeko presidentea 2021eko ekainaren 8tik.
[1]
- Medikuntzan
lizentziatua
EHUn
2000. urtean.
- Familia eta komunitate medikuntzan espezializatua 2004an.
- Zainketa aringarrietan unibertsitate espezialista
Valladolideko
unibertsitatean (UVA) 2008an.
- Medikuntzan
doktoratua
EHUn 2018an. Bere doktorego tesiaren izenburua: "Desarrollo y validacion de herramientas pronosticas de mala evolucion en antibioterapia intravenosa domiciliaria en hospitalizacion a domicilio".
[2]
- Bioetikako
masterra egiten dihardu.
Itsaso Bengoetxea EAEko Eutanasiaren Alorreko Berme eta Jarraipen Batzordeko presidentea da 2021eko ekainaren 8tik.
[1]
2021eko ekainaren 25ean zabaldu zen
eutanasia
eskaerak egiteko epea. Prozedura hauek kontrolatzeko batzordea antolatu zuen
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak
eta
Osakidetzako
Etika Batzordeetako jendea batu zuen zeregin honetarako. Itsasoren ustez "gauza berria da eta bertigo apur bat ere ematen du". Hala ere, lege berriaren beharrizana aspalditik ikusten zuen Galdakaoko Zaintza Aringarrietako sailean urteak egin ostean.
[3]
Itsaso Bengoetxeak gizarteak heriotzarekin duen tabua hautsi eta "ospitaleetatik eta erakundeetatik atera" behar dela uste du.
"Heriotza sozializatzea" eta haren gainean "bilorik gabe hitz egitea" defendatzen du, "gure bizitzako errealitate bakarra baita".
[4]