Wikipedia, Entziklopedia askea
Guelfoen eta Gibelinoen arteko borroka
Bolognan
,
XIV. mendean
. Sercambi of Lucca-ren
Croniche
Guelfoak eta Gibelinoak
(
italieraz
guelfi y ghibellini
)
Erdi Aroaren
bukaerako talde politiko batzuk izan ziren,
Italia
eta
Alemanian
sortutakoak. Izen horiek erabiltzen ziren
aita santuren
aldekoak (Guelfoak) eta enperadorearen aldekoak (Gibelinoak) izendatzeko, aitasantutzaren eta
Germaniako Erromatar Inperio Santuaren
artean izan zen borroka luzean. Elkarren etsai ziren bi alemaniar familia ere izendatzen zituzten, Welf edo Guelph etxekoak eta Hohenstaufengoak.
Alemanian etsaigoa
Henrike IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoaren
garaian hasi zen, eta ez zen bukatu Otto IV.a enperadore hautatu zuten arte. Italian
XIII
-
XV. mendeen
artean izan ziren guduak; han nazio osora hedatu zen bi taldeen etsaigoa. Gibelinoak ziren Ezzelino da Romano eta Visconti familiak
Milanen
; Milan bera Guelfoa zen, eta baita, oro har,
Florentzia
eta
Genoa
ere.
Cremona
,
Pisa
eta
Arezzo
nagusiki Gibelinoak ziren.
Venezia
neutrala izan zen.