Emilio Romero Gomez
(
Arevalo
,
Avila
,
Espainia
,
1917ko
uztailaren 21a
-
Madril
, Espainia,
2003ko
otsailaren 12a
) gaztelaniazko idazle eta kazetaria izan zen. Lleida, Alacant eta Madrilgo zenbait argitalpenen zuzendari izan zen, Escuela Oficial de Periodismo eta Mutualidad de Escritores de Libros elkarteak zuzendu zituen, eta garrantzizko lanak egin zituen prentsan. Literaturari dagokionez, zenbait alor desberdin jorratu zituen, antzerkia, adibidez.
Aipagarriak ditu, besteak beste, ondoren aipatzen diren antzerkien bertsioak: Anna Bonnaciren
Nire senarra atzean gelditu zen
, Georg Buchnerren
Dantonen heriotza
, Bertolt Brechten
Galileo Galilei
, Mario Frattiren
Jeloskor bat dabil hor zehar
, Eduardo Bourdeten
Atxiloa
. Berak sorturiko antzerki-lan nagusiak, berriz, hauek dira:
Historias de media tarde
(1964,
Arratsalde erdiko istorioak
),
Las ratas suben a la ciudad
(1964,
Arratoiak hirian gora
),
Lola, su novio y yo
(1966,
Lola, bere senargaia eta ni
),
Solo Dios puede juzgarme
(1969,
Jainkoak soilik epai nazake
). Eleberrigintzari dagokionez, Planeta saria irabazi zuen 1957an
La paz empieza nunca
(
Bakea hasten da sekula
) eleberriarekin, eta aipagarriak ditu, besteak beste,
Una golfa subio a los cielos
(1982,
Emagaldu bat zerura igo zen
),
El cacique
(1986,
Kazikea
) eta
Tres chicas y un forastero
(1987,
Hiru neska eta atzerritar bat
). Saiakeraren alorrean azpimarratzekoak dira
Juegos limpios
(1962,
Joko garbiak
);
Cartas a un principe
(1964,
Gutunak printze bati
);
Cartas al pueblo soberano
(1965,
Gutunak herri burujabeari
);
Cartas al Rey
(1973,
Gutunak Erregeri
);
Cronicas malditas
(1979,
Kronika madarikatuak
);
Papeles reservados de Emilio Romero
(1986,
Emilio Romeroren isilpeko paperak
) eta
Testigo de la historia
(1986,
Historiaren lekuko
).