Portugalgo Erresuma 1139an Iberiar Penintsularen mendebaldean, Alfontso I.a errege izendatutakoan, sortutako estatua izan zen. Erdi Aroan zehar hegoalderantz hedatu zen, Al Andalusko musulmanei lurrak konkistatuta. Esplorazio Aroan , Portugal nabarmendu zen Afrika hegoaldetik zeharkatuz eta Brasil kolonizatuz.
Azken erregea, Karlos I.a , 1908an erail zuten Lisboan . Monarkiak 1910eko urriaren 5era arte iran zuen. Orduan, iraultza batek errepublika aldarrikatu zuen eta parlamentuan oinarritutako erregimena ezarri zuen.