Wikipedia, Entziklopedia askea
William Wordsworth
(
Cockermouth
,
Cumberland
,
Ingalaterra
,
1770ko
apirilaren 7a
-
Grasmere
,
Westmorland
, Ingalaterra,
1850eko
apirilaren 23a
)
ingelesezko
poeta izan zen.
Ingalaterrako iparraldeko
aintziren eskualdean jaio zen, eta hango paisaiak eragin handia izan zuen idazlearen haurtzaroan eta literatura-lanetan. Ikasketak
Cambridgeko Unibertsitatean
amaitu ondoren,
Europan
zehar ibili zen bidaiari;
Frantziako Iraultzaren
aldeko agertu zen. Garai hartan idatzi zuen
An Evening Walk
(1793,
Ibilaldia arratsaldean
) poema. 1795ean, nekazaritza-eremuko etxe batean hartu zuen bizilekua, eta
Samuel Taylor Coleridge
poeta eta kritikariaren adiskide egin zen. Handik hiru urtera, harekin batean
Lyrical Ballads
poesia-bilduma argitaratu zuen, ingeles
erromantizismoaren
bilakaeran eragin handia izan zuena. 1799an
Grasmeren
jarri zen bizitzen (aintziren eskualdea), ezkondu egin zen, eta poesiak idazteari ekin zion. 1805ean
Ode: Intimations of Immortality
(
Oda hilezkortasunari
) poema ospetsua idatzi zuen; garai berean
The Prelude
(
Preludioa
) poema-bildumen zirriborroa aurreratu zuen.
- Wordsworth, William; Elkoroberezibar, Miguel Angel:
William Wordsworth (1770-1850); The oak of Guernica (Itzul.: Gernikako arbola
. -
Egan
, 1996-1, 146-147.