Wikipedia, Entziklopedia askea
Akbar Haxemi Rafsanjani
(
persieraz
:
????? ????? ????????
,
Akbar H?shem? Rafsanj?n?
;
Bahreman
,
Persia
,
1934ko
abuztuaren 25a
-
Teheran
,
2017ko
urtarrilaren?8a
)
irandar
erlijio-gizona eta
politikaria
izan zen. Irango Islamiar Errepublikako presidentea izan zen
1989
-
1997
bitartean.
Qom
hiri santuko eskola
musulmanetan
egin zituen ikasketak, eta
Khomeiniren
ikasle izan zen
1950etik
aurrera. Khomeiniren ordezkaria izan zen Iranen, hura erbestean bizi izan zen bitartean (
1964
), eta
aiatolah
izendatu zuen bere burua.
Xahren
aurkako
iraultzaren
ondoren, Iraultzako kontseiluko kide izan zen (
1979
), eta
Irango Islam Alderdi Errepublikarraren
sortzaileetako bat.
Irango legebiltzarreko lehendakari izan zen
1980etik
1989ra
bitartean, armadako buruzagi nagusi
1988tik
1989ra, eta konstituzioa berrikusteko batzordeko lehendakariorde 1989an. Khomeini hil zenean, Errepublikako presidente hautatu zuten (1989-
1997
). Kanpo politikan Khomeinirena baino politika neurtuagoa bideratu zuen, eta ez zen sartu
Golkoko Gerran
(
1990
-
1991
).
2007an
, Aditu Batzordearen Lehendakari izendatu zuten (batzorde horrek aukeratzen du Irango buruzagi gorena). Baina
2011n
,
Mohamed Reza Mahdavi Kani
kontserbadoreagoa aukeratu zuten postu horretarako Rafsanjaniren ordez.