Wikipedia, Entziklopedia askea
Got7
(
Hangul
: 갓세븐; normalean
GOT7
moduan idatzia)
Hego Koreako
k-pop
musika talde bat da. Zazpi kidek osatzen dute taldea:
Jay B
,
Mark
,
Jackson
,
Jinyoung
,
Youngjae
,
BamBam
eta
Yugyeom
.
JYP Entertainment
disketxean sortu zen taldea eta 2014ko urtarrilaren 16an debutatu zuten
"Got it?"
EParekin
; "
Gilrs, Girls, Girls
" izan zen beraien lehen
single
-a
[1]
.
Jatorri ezberdinetako taldekideak izatea da Got7-ren ezaugarri nabarmenetako bat.
Hego Koreako
,
Britaniar Hong Kong-eko
,
Tailandiako
eta
Ameriketako Estatu Batuetako
kideek osatzen dute taldea eta hasieratik arrakasta handia lortu zuten jatorrizko herrialde horietan
[2]
.
2021eko urtarrilaren 11n, JYP Entertainmentek iragarri zuen taldeko kide guztiek disketxea utziko zutela, sinatuta zituzten kontratuak amaitzen zirelako; hala gertatu zen 2021ko urtarrilaren 19an
[3]
.
Taldekideek talde bezala jarraitzeko konpromisoa adierazi zuten eta 2021eko otsailaren 20an "
Encore
" abestia kaleratu zuten, Youtubeko kanal berri batean, JYPtik kanpo. Hurrengo urtean zehar bakarkako jardueretan aritu ziren taldekideak eta ondoren jakinarazi zuten maiatzean EP berri bat kaleratuko zutela.
Warner Music Korearen
baitan logo eta sare sozial berriak aurkeztu zituzten eta 2022ko maiatzaren 23an GOT7-k izen bereko albuma kaleratu zuen, "
Nanana
" abestiaren musika bideoarekin batera
[4]
.