Pandit, Vijaya Lakshmi

Indiar politikaria (Allahabad, India, 1900 - 1990). Motilal Nehru buruzagi nazionalistaren alaba zen, eta Jawaharlal Nehru Indiako Lehen Ministro independentearen arreba. Indiako nazionalismoaren alde lan egin zuen, eta hiru aldiz kartzelaratu zuten Indiako britainiar buruzagiek. Indiako enbaxadorea izan zen Moskun (1947-1949) eta orobat Washingtonen eta Mexikon (1949-1951 urteetan). Indiako Lehen Ministro izendatu zuten 1953. urtean.