Ferguson, Maynard

Jazzeko tronpeta-jotzaile kanadarra (Verdun, Qu?bec, 1928). Kanadan musika ikasi ondoren, 1949an Estatu Batuetara joan zen bizitzera. Stan Kenton taldeko tronpeta-jotzaile gisa egin zen lehenengo ezaguna (1950-1953). Goiko erregistro eta notak jotzeko trebetasun ikaragarria zuen, eta horrek entzuleak, kritikariak eta beste musikariak txunditzen zituen. Kenton taldea utzi ondoren, Los Angelesen bere kontura aritu zen lanean. 1957. urtetik aurrera hainbat big band osatu zituen Ingalaterrara joan zen arte, eta handik Indiara. Indian hainbat jaialdi eman zituen, eta 1970eko hamarkadaren hasieran Estatu Batuetara itzuli zen. Kanta arrakastatsu asko grabatu zituen, horietako bat Conquistador (1977). 1990eko hamarkadan, Fergusonek Big Bop Nouveau Band gazte musikarien taldea zuzendu zuen.