ABBA
Suediako talde ospetsua
40 urte geroago itzuli da musika mundura
. Hain zuzen ere, disko berri batekin eta Londresen datorren urtean eskainiko dituzten kontzertu birtualekin bueltatu da talde suediarra.
Zehazki,
Voyage
izena jarri diote disko berriari, eta
azaroaren 5ean
kaleratuko dute. Aurretik, gaur bertan bi abesti berri argitaratu dituzte (albiste honetan bertan entzun ditzakezu), baina hamar abesti berrik osatuko dute musika proiektu berria.
ABBAren ibilbide berritua
ArcelorMittal Orbit
dorrearen tontorrean hasi da, hau da, 2012ko Londresko Olinpiar Parkean; izan ere, bertatik taldeak
ordu eta erdiko kontzertuak
eskaintzeko erabiliko duen
ABBA Arena
antzoki berriaren egitura ikus daiteke.
Ikuskizun "berritzaile" horretan,
artistak pertsonaia holografiko bihurtuko dira
,
ABBAtars
ezizenez ezagunak. Zehazki, mugimendua atzemateko teknologiarekin sortu dira (
The Lord of the Rings
film-sortan Gollum pertsonaia sortzeko erabili zutenaren modukoa) eta 1979an ziren bezalaxe erakutsiko dituzte taldekideak. Ikuskizun horretan, taldearen 22 abesti ezagunenak ekarriko dituzte gogora.
Horrela,
Anni-Frid Lyngstad
,
Agnetha Faltskog
,
Bjorn Ulvaeus
eta
Benny Anderson
kideek osatutako laukoteak amaiera eman dio lau hamarkadako isiluneari,
taldea 1982an banandu baitzen
.
Andersonek adierazi duenez, "
oso harro
" dago disko berriarekin, 10 abesti berri izango baititu; "
Gabonetako abesti bat
" tartean. "Ez da 40 urte itxaron behar disko bat ateratzeko", gaineratu du.
Testuinguru horretan, ABBAko taldekideak pozik agertu dira estudio batean berriro biltzeagatik, eta "denbora ez dela igaro ematen du", esan dute.
ABBA taldeak
385 milioi disko baino gehiago saldu zituen mundu osoan
. 1974ko Eurovision jaialdian egin ziren ospetsu, eta, besteak beste, abesti hauek egin zituzten: "Waterloo", "Dancing Queen", "Mamma Mia", "Chiquitita", "Super Trouper" eta "Gimme!".