한국   대만   중국   일본 
Ane Irazabal EuroBasque 2019 Kazetaritza sariarekin nabarmendu dute

EITB TALDEA

Saria

Ane Irazabal EuroBasque 2019 Kazetaritza sariarekin nabarmendu dute

EiTB

'Awlad-Hesiak gainditu' dokumentalarengatik saritu du EiTBko korrespontsala Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluak.

  • Ane Irazabalek Eurobasqueren Kazetaritza saria jasoko du.

    Ane Irazabalek Eurobasqueren Kazetaritza saria jasoko du. EiTBko bideo batetik hartutako irudia

Ane Irazabal Elkorobarrutia EiTBko kazetariak EuroBasque ren , Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluaren, 2019 Kazetaritza saria irabazi du Awlad-Hesiak gainditu dokumentalarekin ikus-entzunezko medioen sailean. Lana Zinexit Giza Eskubideen Zinema Jaialdian estreinatu zen 2019ko azaroaren 27an.

Cosimo Caridirekin batera zuzenduriko dokumentala k bi neskato eta bi mutiko errefuxiaturen testigantza jasotzen du. Umeak babesa bilatzeko prozesuaren etapa anitzetan daude, tarteko herrialdeetan batzuk, eta hezkuntzarako sarbide desberdina dute.

EuroBasquek, halaber, ' Y sin embargo se mueve' lanarengatik Jose Ignacio Bustamante Otaduy saritu du prentsa idatziaren sailean.

Lan sarituak egileek eurek aurkeztuko dituzte maiatzaren 8an, 11:30ean, Gernikako Euskal Herria Museoan EuroBasquek egingo duen ekitaldian.