한국   대만   중국   일본 
Aske geratu da Fernando Sota | Berria.eus
The Wayback Machine - https://web.archive.org/web/20160403071910/http://www.berria.eus/albisteak/110560/aske_geratu_da_fernando_sota.htm

Webgune honek cookie -ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Politika Aske geratu da Fernando Sota

Publizitatea

Politika

EUSKAL PRESOAK

Aske geratu da Fernando Sota

Urtebeteko espetxe zigorra bete du tafallarrak, "terrorismoa goratzea" egotzita.
Fernando Sota.
Fernando Sota. / Eleak

2015-05-03 / Berria

A ske da Fernando Sota tafallarra, urtebete preso egin ostean. Badajozeko espetxean egon da. Iazko maiatzaren 4an atxilotu zuen Guardia Zibilak, orduan preso zeuden Ines del Rio eta Josu Bravoren argazkiak erakutsita "terrorismoa goratzea" egotzita zigortu baitzuten.

Nahiz eta bi urtetik beherako zigorretan epaitegiek ez duten inor espetxera igortzen, Concepcion Espejel epaileak erabaki zuen Tafallako gaztea kartzelatzeko agindua ematea. Horren aurrean, ezkutatzea erabaki zuen, eta hiru aste egin zituen gordeta. Bere aldeko martxa batean agertu zen berriro, eta bertan hartu zuten atxilo.

 

Publizitatea

- UPDATE albis_ikusiak SET kopurua=2 WHERE albis_id=110560 AND data='2016-04-03' AND jarraia='1' AND tesdata='2015-05-03' LIMIT 1