한국   대만   중국   일본 
Lege Informazioa | Berria.eus
The Wayback Machine - https://web.archive.org/web/20141007152638/http://www.berria.eus/legeinformazioa

Publizitatea

Lege Informazioa

Nor garen

  • EUSKAL EDITOREA SL ‘BERRIA’ egunkariaren eta www.berria.eus webgunearen argitaratzailea da. Andoainen (Euskal Herria) du helbidea EUSKAL EDITOREA SLk (IFK: B20809040), Martin Ugalde Kultur Parkean, eta Gipuzkoako Merkataritza Erroldan dago izena emanik, 2034 Tomoan, 73 folioan, SS-22521 orrian. Harremanetarako: berria@berria.eus .

Legezko oharra

  1. www.berria.eus BERRIA egunkariaren edizio digitala da. Webgunea bera eta bere edukiak (testuak, irudiak, soinuak, bideoak, diseinuak, sorkuntzak, sofwareak) Creative Commons lizentzia baten pean daude. Zehazki, Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe delako baimen pean. Baldintza horiek ondoko salbuespenak dituzte: ez diete eragingo EFE eta Argazki Press agentzietatik datozen edukiei eta Euskal Editorea ez den beste enpresa batzuetatik datozenei. Eduki horien gaineko eskubideak haien jabearenak izango dira, eta, beraz, ezin izango dira kopiatu, banatu edota eraldatu jabearen baimenik gabe.
  2. EUSKAL EDITOREA SLk ezin du guztiz bermatu webgunean agertzen den informazio guztiaren zehaztasuna eta fidagarritasuna; ondorioz, nahiz eta, dituen neurri tekniko eta kazetaritzako jarraibide guztiak eman, webgunean izan liteke akats, birus edo segurtasun arazorik. Beraz, akatsik egongo balitz, barkamena aldez aurretik eskatzen du, eta zure laguntza espero du, alegia, ahalik eta azkarrena horren berri ematea, arren, beharrezkoak diren zuzenketak egiteko.
  3. Erabiltzaileak webguneko elementu guztiak bistaratu, inprimatu, kopiatu eta ordenagailuko disko gogorrean edo beste edonolako euskarri fisikotan gorde ditzake, betiere bere erabilera pertsonal eta pribaturako badira soilik; ondorioz, guztiz debekatua dago merkaturatzea, banatzea eta aldatzea.
  4. www.berria.eus -k modua ematen du besterenak diren Interneteko era guztietako informazio, zerbitzu, datu eta programetara sartzeko, eta kasu horietan, EUSKAL EDITOREA SL ez da inola ere eduki horien erantzule egiten, ez eta eduki horien kalitate, fidagarritasun edo zehaztasunaren inguruko erreklamazioen erantzule ere.
  5. Erabiltzaileak webguneko eduki eta zerbitzuen (adibidez, solasgune, eztabaidaleku eta irakurleen iritziak jasotzeko orrietan) erabilera egokia egiteko eta legez kontrako edo fede onaren aurkako jardueretan erabiliko ez dituelako konpromisoa hartzen du; inola ere EUSKAL EDITOREA SL ez da erantzule izango.
  6. EUSKAL EDITOREA SLk bere webgunean, aurrez abisurik gabe, egoki iruditzen zaizkion aldaketak egiteko eskubidea du; hala, eduki eta zerbitzuak aldatu, kendu eta handitu, edo agertzen diren forma alda dezake nahi duenean.
  7. Erabilera arauon inguruko interpretazioan eta aplikazioan arazoak edo ulertu ezinak sor litezkeenez, EUSKAL EDITOREA SLk eta erabiltzaileak egoki deritzote Donostiako Epaile eta Tribunalen eskumenera jotzea, legozkiekeen beste bide batzuei uko eginez.

Pribatutasun politika

  • 1. Atarikoa

    Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera (aurrerantzean, DBLO), erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie webgune honetan ematen dituzten datu pertsonalak EUSKAL EDITOREA SLren fitxategietan jasoko direla, horixe baita Fitxategiaren Erantzulea. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuen kudeaketa-lana egiteko, merkataritza-harremanetarako eta bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira.

    Erabiltzaileen datu pertsonalak isilpean erabiliko dira. Izan ere, EUSKAL EDITOREA SLk Datu Pertsonalen Babeserako indarrean den araudia betetzen baitu eta izena emana baitauka Datuak Babesteko Bulegoko Erregistro Nagusian.

    EUSKAL EDITOREA SLk erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.

  • 2. Datu pertsonalak biltzea

    Webgune honetan sartzeak ez dakar, halabeharrez, datu pertsonalak eman behar izatea. Nolanahi ere, eskainitako zerbitzu batzuk erabiltzeko, ezinbestekoa da erabiltzaileak hainbat datu pertsonal ematea. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Datu pertsonalak emateko galdetegi bat bete beharko da, eta, bertan, datu horien helburua zein den eta zein datu ematea derrigorrezkoa den adierazita egongo da. EUSKAL EDITOREA SLk erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko. Galdetegietan derrigorrezkotzat jotako eremuak hutsik utziz gero, EUSKAL EDITOREA SLk, beharbada, ez dio erabiltzailearen eskaerari erantzungo.

    Erabiltzaileak egiazko datuak, zehatzak eta osotuak emateko konpromisoa dauka, bai erregistroa egitean eta bai geroko jakinarazpenak gauzatzean ere. Hala, horien edozein aldaketaren berri emateko erantzukizuna ere izango du. Datuak egiazkoak izango ez balira, EUSKAL EDITOREA SLk zerbitzua ez ematea erabaki dezake, edo legeak ezartzen dituen beste ekimenak abiatu.

    Erabiltzaileak ezin du hirugarrenen datu pertsonalik erabili, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.

    Webgune honek "Blogak" izeneko atal bat dauka. Blog honetan, blog desberdinen arduradunek aukera edukiko dute erabiltzaileentzat interesgarria izan daitekeen informazioa komentatzeko. Era berean, blog honetan iruzkinak onartzen dira. EUSKAL EDITOREA SLk ez du bere gainean hartuko iruzkin horietan azaltzen diren iritzien ardura. EUSKAL EDITOREA SLk beretzat gordetzen du iruzkin mingarriak edo laidogarriak ezabatzea, baita iruzkin horiek egin dituzten erabiltzaileen sarbidea blokeatzea edo galaraztea ere.

    Webgune honen bitartez zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, webgune honek erabiltzaileen IP helbideak erregistratuko ditu. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira; esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.

    Webgune honetan nabigatzeko, ezinbestekoa da honako pribatutasun-politika honetan eta webgunearen beste baldintzetan deskribatutako datuen tratamendurako baimena ematea. Era berean, esan nahi du erabiltzaileak espresuki onartu eta baimena ematen diola EUSKAL EDITOREA SLri, bere produktu eta zerbitzuei buruzko edo merkataritza-hitzarmenak sinatuta dauzkan beste enpresa batzuen produktu eta zerbitzuei buruzko merkataritza-jakinarazpenak bidaltzeko, nola posta arruntez hala bitarteko elektronikoen bitartez. Jakinarazpenen hartzaileak, nolanahi ere, baimen hori ezeztatu ahal izango du, edonoiz. Horretarako, idatzi bat bidali beharko dio EUSKAL EDITOREA SLri.

  • 3. Gako pertsonalen erabilera

    Erabiltzaile-gakoak, hain zuzen, pertsonalak, isilpekoak eta besterenezinak dira. Erabiltzaileak gakoak erantzukizunez erabiltzeko eta inori ez jakinarazteko konpromisoa izango du. Erabiltzaileak ez dio bere gakoen berri emango telefonoz, posta elektronikoz, webgunearen bitartez edo beste zeinahi bidetatik gakoa eskatzen dion inori.

    EUSKAL EDITOREA SLk gomendatzen du erabiltzaile-gakoa eta pasahitza ez izatea berbera, eta alfa-zenbakizko karaktereak edukitzea. Erabiltzaileak buruz ikasi beharko ditu bere gakoak, eta ez da komeni edonor sartzeko moduko inolako euskarritan gordetzea (fisikoa zein informatikoa). Bide batez, komenigarria da aldian-aldian sarbide-gakoak aldatzea.

    Erabiltzailea ohartzen bada norbait era bidegabean edo baimenik gabe dabilela bere sarbide-gakoekin, berehala jakinarazi beharko dio EUSKAL EDITOREA SLri.

  • 4. Jakinarazpenak hirugarrenei

    Erabiltzaileak baimen zehatza ematen dio EUSKAL EDITOREA SLri bere datuen tratamendua eta erabilera Euskarazko Komunikazio Taldea SA osatzen duen taldeko beste enpresa guztiei eta Berria Hedabideen Fundazioari uzteko, betiere zerbitzua hobetzeko eta datu pertsonalak babesteko araudia errespetatuz.

    Berria Kioskoan egiten diren zozketetan parte hartzen duten erabiltzaileek baimen zehatza ematen dute harremanetarako datuak argitaratuak izateko, baldin eta zozketaren irabazleak izan badira.

  • 5. Interesdunen eskubideak

    EUSKAL EDITOREA SLk erabiltzaileari gogorarazi nahi dio noiznahi erabil ditzakeela sarbide-, zuzenketa-, ezeztapen- eta aurkaritza-eskubideak. Horretarako, idatzi bat bidali beharko dio EUSKAL EDITOREA SLri: Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140 Andoain (Gipuzkoa), 943 30 43 45 edo, bestela, laguna@berria.eus helbide elektronikoaren bitartez. Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren fotokopia bidali beharko da.

    Eskaera lege-ordezkari moduan egiten badu, berriz, Nortasun Agiriaren fotokopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du.

  • 6. Segurtasun Neurriak

    EUSKAL EDITOREA SLk, bere fitxategietako datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu-neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza-jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategien segurtasun-neurriak aplikatzeari buruz indarrean den legedia; batez ere, DBLO eta beronen garapenerako araudia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak eta, ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela EUSKAL EDITOREA SLren erantzukizunpekoak.

  • 7. Indarraldia

    EUSKAL EDITOREA SLk beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. EUSKAL EDITOREA SLk aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, EUSKAL EDITOREA SLk gomendatzen du aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.

Cookie Politika

  • Zer da cookie bat?

    Cookie bat web zerbitzari batek erabiltzailearen disko gogorrean utz dezakeen testu fitxategi bat da, berriz konektatzen denean identifikatu ahal izateko. Cookie-ak nabigazioa errazten dute, eta abantaila asko ekartzen dituzte; esate baterako, erabiltzailearen saioa kudeatzeko edo webgunearen edukiak erabiltzailearen gustuetara egokitzeko. Cookie-ak saiokoak edo iraunkorrak izan daitezke. Saioko cookie-ak webgunea uztean urratzen dira; cookie iraunkorrak, berriz, ordenagailuan egoten dira data zehatz bat arte.

  • Zein cookie mota erabiltzen ditu web gune honek?

    Webgune honek cookie mota desberdinak erabiltzen ditu, jarraian zehazten diren helburu desberdinekin:

    Cookie teknikoak: aukera ematen dute webgunean nabigatzeko eta bertako aukera eta zerbitzuak baliatzeko; esate baterako, datu-trafikoa kontrolatzea, saioa identifikatzea, eskari baten atal desberdinak gogoratzea, erosketa bat egitea, inskripzio bat egitea, segurtasun elementuak erabiltzea, edukiak sare sozialen bidez partekatze eta abar.

    Pertsonalizatzeko cookie-ak: aukera ematen dute webgunea erabiltzailearen gustuen arabera pertsonalizatzeko; esate baterako, hizkuntza, nabigatzaile mota eta abar.

    Analisi cookie-ak: aukera ematen dute webguneko erabiltzaileen portaera estatistikoki neurtzeko eta aztertzeko; horrela, webgunea erabiltzaileen nabigaziora egoki daiteke.

    Publizitaterako cookie-ak: aukera ematen dute webguneko publizitate guneak kudeatzeko. Kudeaketa hau burutzeko erabil daitezken irizpideak edukia eta maiztasuna izan daitezke.

    Erabiltzen ditugun cookien zerrenda:

    Cookiea Mota Helburua
    PHPSESSID Propioa Erabiltzailearen saioa kontrolatzeko
    Zeinhitza Propioa Erabiltzailearen saioa kontrolatzeko
    Flash datuak Propioa Multimedia erreproduzitzaileak kontrolatzeko
    resolution Propioa Interfazea pertsonalizatzeko
    __utmc Google Analytics Web Gunearen erabilera estatistikoki neurtu ahal izateko
    __utma Google Analytics Web Gunearen erabilera estatistikoki neurtu ahal izateko
    __utmb Google Analytics Web Gunearen erabilera estatistikoki neurtu ahal izateko
    __utmz Google Analytics Web Gunearen erabilera estatistikoki neurtu ahal izateko
    NSC_fd1efm_qppm_iuuq
    OAS_SC1
    Xaxis Publizitate guneak kudeatzeko
    [askotarikoak] YouTube, Vimeo, Google,... Edukiak partekatzeko
  • Nola desaktibatu daitezke cookie-ak?

    Nabigatzaile gehienek cookie-ak automatikoki onartzen dituzten arren, erabiltzaileak ordenagailuko nabigatzailearen konfigurazioa alda dezake. Erabiltzaileak aukera du cookie-ak baimentzeko, blokeatzeko edo ezabatzeko. Lagungarri gisa, hemen erakusten dugu nola konfigura daitezkeen cookie-ak nabigatzaile desberdinetan.

  • Google Chrome: Ezarpena. Aukera aurreratuak. Pribatutasuna. Cookieak.
  • Internet Explorer: Tresnak. Internet Aukerak. Pribatutasuna. Aurreratua.
  • Firefox: Lehentasunak. Pribatutasuna.
  • Safari: Lehentasunak. Pribatutasuna.