한국   대만   중국   일본 
Soldatak Hamasek Gazan dauzkan funtzionarioentzat | Berria.eus
The Wayback Machine - https://web.archive.org/web/20141109212910/http://www.berria.eus/paperekoa/1782/018/404443/2014-09-02/soldatak_hamasek_gazan_dauzkan_funtzionarioentzat.htm

Publizitatea

Mundua

Soldatak Hamasek Gazan dauzkan funtzionarioentzat

 

2014-09-02 / Berria

P alestinako Aginte Nazionalak eta Hamasek hilabeteetako gatazka amaitu eta mugimendu islamistak Gazan dituen funtzionarioei soldatak ordaintzeko akordio bat lortu dute. Ekainean hasi zen bi aldeen arteko gatazka, PANek Gazan dituen funtzionarioek soldatak jaso eta Hamasekoak esku-hutsik utzi zituztenean. Musa Abu Marzuq Hamaseko goi funtzionarioak jakinarazi du igandean bi aldeek akordioa lortu zutela, eta bihar ordainduko dizkietela soldatak Hamaseko funtzionarioei.

Palestinako agintaritzako goi funtzionario batek, ordea, Israelek PANen izenean biltzen dituen zergetatik 45 milioi euro atxiki dituela adierazi dio Maan agentziari, atzeratutako zorren ordain gisa. Hilean 150 milioi inguruko gastua du PANek soldatetan, eta 90 milioi Israelek haren izenean bildutako zergetatik ordaintzen ditu.
 

Publizitatea