Heriotza
biziaren erabateko eta betirako amaiera da.
- "Artista da bere heriotzaz kontziente den bakarra, eta halere bere hilobi gainean dantzatzen da". -
Bertolt Brecht
- "Ez da hiltzeko beldur naizela. Hori gertatzen denean bertan egon nahi ez dudala da soilik". -
Woody Allen
- "Ez diogu heriotzari beldurrik izan behar; garen bitartean, heriotzik ez da, eta heriotza denean, gu ez gara". -
Antonio Machado
- "Ez ezazu bizitza hain serio hartu, azken finean, ez zara bertatik bizirik aterako". -
Les Luthiers
- "Ez mespretxatu heriotza, onar ezazu maila baten, naturak sortutakoaren parte da-eta". -
Marko Aurelio
- "Heiotzari diodan beldurrak mantentzen nau bizirik". -
Fito Paez
- "Heriotza ez da egia bizitzako lana ongi egin denean". -
Jose Marti
- "Heriotza ez da gizonari gerta dakiokeen okerrena". -
Platon
- "Heriotza zikin jokatzen duen eta galtzen ez dakien maitale amorratua da". -
Oraindik maitasun abesti bat
,
Los Rodriguez
musika taldea
- "Heriotza ondoez guztien konponbidea da; baina azken ordurarte ez dugu berau erabili behar". -
Moliere
- "Heriotza zer den galdetzen badizuete, honakoa erantzun ezazue: benetako heriotza ezjakintasuna da. Zenbat hildako bizien artean!". -
Pitagoras
- "Heriotza, behin bakarrik heltzen da, baina bizitzako momentu denetan sentiarazten da". -
Jean de la Bruyere
- "Heriotza, bizitako bizitza bat da. Bizitza, datorren heriotza bat da". -
Jorge Luis Borges
- "Heriotza, gazteentzat, urperatze bat da, eta zaharrentzat, portura heltzea". -
Baltasar Gracian
- "Heriotzak ez du atera deitzen. Goizean esnatzen zarenean hor dago. Azazkal edo ilea moztu al dituzu nozbait? Orduan, baduzu * heriotzaren esperientzia". -
Bob Dylan
- "Heriotzan gehien beldurtzen gaituena ez da mina, maitatzen gaituzten horiek atzean utzi eta bakarrik bidaiatzeko beldurra baizik. Baina ez da horrela, ez da hain sinplea, maite ditugunak geure bihotzetan baitaramatzagu." -
John Maxwell Coetzee
(
The Master of Petersburg
, 1994)
- "Hilda dagoela pentsatzen duzun harek, ez du bidean aurreratu besterik egin". -
Seneka
- "Hildakoen bizitza, bizien oroimenean dago". -
Zizeron
- "Martiriak, heriotza itxaroten du; fanatikoak, korrika bilatzen du". -
Denis Diderot
- "Nere ahotsa herioaz ixiltzen denean, nire bihotzak hitz egiten jarraituko dizu". -
Rabindranath Tagore
- "Ongi erabilitako jardunak amets goxoa eragiten duen bezalaxe, ongi erabilitako bizitzak heriotza goxoa dakar". -
Leonardo da Vinci
- "Ongi prestatutako buru batentzat, heriotza, hurrengo abentura handia da soilik". -
Albus Dumbledore
- "Pertsona batzuk lurperatzeak plazer handi bat sortarazten duela aitortu behar dut". -
Anton Chejov
- "Zein erlazio dudan heriotzarekin? Betikoa izaten jarraitzen du. Erabat aurka nago!" -
Woody Allen
Kanpo loturak
[
aldatu
]