Wikipedia, Entziklopedia askea
Cannesko Zinemaldiko
sarreran jartzen duten tapiz gorria.
Zinemaldia
film
aurkezpen antolatu bat da, zinema edo proiekzio areto batean edo gehiagotan egina, eskuarki hiri edo eskualde bakar batean. Gero eta gehiago, zinemaldietan filmak aire zabalean erakusten dira.
[1]
Filmak berriak izaten dira maiz, eta, zinemaldiaren gai nagusiaren arabera, nazioarteko eta nazioko lanak barne har ditzake. Zinemaldi batzuen ardatza film-egile edo genero zehatz bat da (adibidez,
zinema beltzaren
zinemaldiak), edo gai zehatz bat (adibidez,
Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia
). Zinemaldi batzuk espezializatuta daude gehienezko luzera zehaztuta duten
film laburretan
. Zinemaldiak urtean behin egin ohi dira.
Munduan, zinemaldi ospetsuenak
Canneskoa
,
Berlingoa
eta
Veneziakoa
dira.
[2]
Euskal Herrian, berriz,
Donostiako Nazioarteko Zinemaldia
da ospetsuena.
- ↑
(Ingelesez)
≪Open air cinemas≫
Open air cinemas
.
- ↑
(Ingelesez)
Anheier, Helmut K. and Mark Juergensmeyer, ed.
Encyclopedia of Global Studies.
Sage Publications, 566 or.
ISBN
9781412994224
.
Aipua: ≪Cannes, Venice, and Berlin?still hold the most prestigious status as cultural institutions that officially endorse the aesthetic and cinematic values of movies and critical currencies of film directors.≫
.