Zesar zifratuaren konposaketa
Kriptografian
,
Zesarren zifratze
-
sistema
edo
Zesar zifratzea
, baita
Desplazamenduzko zifratze-sistema
izenaz ezaguna, mezuak enkriptatzeko teknikarik zaharrenetarikoa da, baita erabilienetako bat ere. Ordezkatze-metodo bat da, non hasierako mezuaren letra bakoitza beste letra batengatik ordezkatzen den:
Alfabetoan
3 posizio aurrerago dagoen letrarengatik. Horrela, A letra D letra bihurtuko litzateke, B-a E etab.
Metodo hau
Julio Zesarren
ohorean dauka izena, zeinek bere generalekin komunikatzeko erabiltzen zuen. Zesarren metodoa enkriptazio sistema konplexuago batzuetan ere agertu egiten da, Vigenere eta ROT13 metodoetan, adibidez. Zesarren zifratua desplazamendua 3-koa dauka, baina beste edozein desplazamendurekin ere aplika daiteke.
Zesarren zifratua erraz deszifratu daiteke gaur egun, eta ez du segurtasun handirik.
Tranformazioak bi alfabeto bata bestearen ondoren jarriaz errepresenta daiteke. Zifratutako alfabetoa alfabeto originala besterik ez da, baina 3 posizio desplazaturitakoa:
Alfabeto originala: abcdefghijklmnnopqrstuvwxyz
Alfabeto zifratua: defghijklmnnopqrstuvwxyzabc
Mezu bat kodifikatzeko, eskema begiratu baino ez da egin behar eta letrak ordezkatu. Deszifratzeko aurkakoa egin behar da.
Ikustagun adibide bat:
- "Euskaldunak bezalako neskak ez dira munduan" esaldia erabiliko dugu.
- Zuriuneak kenduko dizkiogu, horrela deszifratzea zailagoa egiten baita: "Euskaldunakbezalakoneskakezdiramunduan"
- E letra h letragatik ordezkatuko dugu, u letra x-gatik etab...
- "hxvndnxpdnehcdnnrphvndnhcgludoxpgxdp" da zifratutako esaldia.
Kodifikazioa ere aritmetika modularra erabiliz azaldu daiteke, letrak zenbakietan bihurtuz (A=0, B=1, ... , Z= 26). X letraren kodifikazioa n (3, Zesarren metodoan) desplazamendu batekin matematikoki azaldu daiteke horrela:
![{\displaystyle E_{n}(x)=x+n\mod {27}.}](https://wikimedia.org/api/rest_v1/media/math/render/svg/04a7f602fcd64c3e1f526bb90ff79a42bab0c0f1)
Eta deskodifikazioa:
![{\displaystyle D_{n}(x)=x-n\mod {27}.}](https://wikimedia.org/api/rest_v1/media/math/render/svg/f940022cd396479ed0c71a855c0d0f9842c8634b)
Zesar zifratuak bere izena
Julio Zesarrengatik
hartu zuen.
Suetonioren
esanetan, Zesarrek metodo hau erabiltzen zuen bere mezu militarrak kodetzeko
[1]
. Ez dakigu ziur zein segurua izan zen sistema hau erromatarren garaian, baina suposatzekoa da denbora haietan zerbait berria eta deszifratzeko zaila izan behar zuela. Halere, Zesar baino lehenago antzeko ordezkatze sistemak erabili egin zirela suposatzen da.
XIX. mendean
, metodo hau aldizkarietan erabiltzen zituzten maitaleek, sekretuki mezuak pasatzeko.
David Kahn
historialariak adibide batzuk jartzen ditu bere liburu batzuetan, "The times" aldizkaritik ateratakoak.
[2]
1915ean
ere,
Errusiar
armadak erabili egin zuen, bere soldaduek zifraketa konplikatuekin arazoak baldin bazituzten honengatik aldatzeko. Ez da esan beharrik
alemaniarrek
eta
austriarrek
arazo gutxi izan zituztela beraien mezuak ulertzeko.
[2]
Zesar zifratua ROT13 eta Vignere metodoetan ere erabiltzen da, beste desplazamendu bat erabiliz. Bestalde,
interneteko
foro batzuetan metodo hau erabiltzen da mezu batzuen zati batzuk ezkutatzeko, txiste edo istorio baten bukaeran, adibidez.
[3]
Aipatzekoa da
Bernardo Provenzano
mafiosoak
metodo hau erabili egin zuela
XX. mendean
, eta
polizia
denbora luzean despistaturik izan zuela.
[4]
Errez deszifratu daitezke metodo honekin zifratutako mezuak. Zesarren metodoa erabili dela suposatzen bada, proba besterik ez da egin behar, desplazamendu ezberdinekin. Bestalde, desplazamendua alfabetoko 27 letren mende dagoenez, indar gorriarekin saiatu gaitezke deszifratzen, konputagailu eta programa baten laguntzaz errez eginez. Gainera, letren frekuentzia begiratu dezakegu, karaktereak errepikatu egingo baitira eta hizkuntza bakoitzak bere letren frekuentzia dauka eta.
Al-Kindi
matematikari
irakiarrari
(801 ? 873) zor diogu
kriptoanalisian
erabiltzen den hizkien maiztasunaren azterketaren metodoa. Kriptoanalisian mezuak deszifratzeko teknikak asmatzen dira mezu bat zifratzeko, erabili den gakoa zein den jakin gabe.
[5]