한국   대만   중국   일본 
Zakote-ontzi - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Zakote-ontzi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Metalezko zakote-ontzia, irekita.

Zakote-ontzi edo tuperra [1] da zakotea eramateko ontzi bat [2] . Hau da, eguneko edo egun batzuetarako jana hartzen zutenean artzainek , edo mendira laguntzaile batek igotzen zienean, janari edo zakote hori edukitzeko ontziak. Adiera modernoagoan janari prestatua edo berotzekoa garraiatzeko kaxa edo ontzi bat izan daiteke.

Zakote-ontziak metal , lata , beira edo plastikozkoak , izan daitezke. Plastikozkoak izendatzeko tuper erabiltzen da gaur egunean euskaraz [1] : Tupperware marka komertzialetik eratorritako izena da, baina marka askotakoak daude gaur egunean jada merkatuan.

Iruditegia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. a b ≪tuper - Elhuyar hiztegiak≫ hiztegiak.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-31) .
  2. ≪Euskalterm≫ Euskalterm (Noiz kontsultatua: 2019-05-31) .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]