- Artikulu hau Mexikoko estatuari buruzkoa da; penintsula gaitzat duena beste hau da: ≪
Yucatan penintsula
≫
Yucatan
Mexikoko
31
estatu federaletako
bat da, herrialdearen ekialdean dagoena,
Yucatan penintsulan
. Iparraldean,
Mexikoko golkoa
dauka, ekialdean,
Quintana Roo
, hegoaldean, Quintana Roo eta
Campeche
, eta mendebaldean, Campeche. 39.612 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta
2010ean
1.955.577 biztanle zituen.
[1]
Hiriburua
Merida
da, estatuko merkataritza eta industriaren gune garrantzitsuena. 106 udalerri ditu.
Espainiar
konkista baino lehen, Yucatan penintsula
maien
kulturaren eskualde nagusia zen.
Iparraldean,
Mexikoko golkoa
; ekialdean,
Quintana Roo
estatua; hegoaldean, Quintana Roo eta
Campeche
estatuak; mendebaldean, Campeche estatua.
Lautada zabala da, eta hegoaldean ehun metrotik beherako mendi-sail bat du. Kostaldea 360 kilometro luze da.
Klima tropikala da; batez beste, 18 °C-z gorako tenperatura du.
1824an
Yucatan Mexikoko estatu bihurtu zen;
1840an
, ordea, Mexikotik banatu eta estatu burujabea izan zen.
1843an
berriro ere Mexikorekin elkartu eta
1846an
ostera banatu zen.
Kasten gerra izenekoak
1847tik
1855era
iraun zuen. Maiak matxinatu ziren mestizoen eta zurien aurka; hasieran, maiek gerra ia irabazi zuten, baina haien arteko batasunik ezak, gudalekua utzi eta
artoa
ereitera joan izanak eta
Estatu Batuek
eta
Espainiak
zuriei emandako laguntzak garaipena eragotzi zien.
1850etik
aurrera, borroka areagotu egin zen, batez ere ustez hizketan egiten zuen mirarizko gurutze batek maiak matxinatzera deitu zituenean. Maiek oihana utzi eta
Chan Santa Cruz
izeneko hiriburua eta santutegia sortu zuten, eta kutsu erlijioso eta militarreko estatu bat eratu zuten han. Maiek beren lurraldetik igarotzen zen Yucatango burdinbidea eraikitzeko lanei eraso zietenean, zuriek haien aurkako erasoaldia prestatu zuten eta
1901ean
Porfirio Diaz
jeneralak Chan Santa Cruz hartu zuen.
Mexikoko Iraultzak
Chan Santa Cruz hiria maiei itzuli zien, baina haiek hiria utzi eta oihanera bihurtu ziren.
Nekazaritza
da ekonomia-baliabiade nagusia: laboreak, barazkiak, fruta tropikalak,
azukre-kanabera
,
tabakoa
... Kostaldean
arrantzak
badu garrantzia, eta ekialdean abere-hazkuntzak (behiak, ahuntzak, hegaztiak, erleak). Oso industria gutxi dago. Pita landareaz egiten diren zuntzak, sokak, hamakak, ehunak lantzeko fabrikak dira garrantzitsuenak; gainerakoan, elikagaiak, edariak, tabakoa eta eraikuntzarako gaiak egiteko fabrikak.
Maien
aztarnategi asko daude, eta horrek turismoa erakarri du.
Chichen Itza
[2]
eta
Uxmal
[3]
Gizateriaren ondare
izendaturik daude.