Wikipedia, Entziklopedia askea
You Only Live Once
(
Behin bakarrik bizi gara
)
Fritz Langek
zuzendutako polizia-drama da (
1937
),
Sylvia Sidneyk
eta
Henry Fondak
antzeztua.
Ameriketako Estatu Batuetara
heldu ostean osatu zuen bigarren lan hau
zinema beltzaren
(
film noir
) aurrenetakoa da. Zinema aretoetara eraman aurretik jatorrizko 100 minutu inguruko bertsioak 15 galdu zituen, bortitz eta gordintzat jo baitzituen ekoiztetxeak. Dena den, arrakasta nahikoa izan zuen eta egun klasikotzat jotzen da.
Oharra:
Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
|
Bonnie eta Clyde
gaizkileen ibilerekin antza duen istoria honek Eddie Taylor (
Henry Fonda
) du protagonista. Kartzelatik irten berria, ez du lortuko gizarteratzea; egin ez duen hilketa bategatik salatzen dute. Halako atakan egonda ihes egitea du irtenbide bakarra, eta berarekin joango dira emazte Joan (
Sylvia Sidney
) eta bion umetxoa. Poliziak jazarrita, orduan bai, hiltzaile bilakatuko da Eddie, zorigaiztoko bizimoduaren ataria dena.