Yezidiak
(batzuetan
yazidi
,
jazidi
edo
ezidi
izenez aipatuak;
kurdueraz
:
eziditi
;
arabieraz
:
?????
)
kurduen
komunitate etniko-erlijioso bat da. Haien erlijioa
sinkretikoa
da, eta
zoroastrismoa
eta
Mesopotamiako erlijioak
ditu oinarri.
[14]
Irakeko
iparraldeko
Ninive probintzian
bizi dira batez ere. Eskualde hura lehenago
Asiriako
hiria izan zen, eta
Neo-asiriar inperioaren
hiriburua.
Armenia
,
Georgia
eta
Siriako
komunitate txikiagoak gutxitu egin dira, askok
Alemaniara
zein
Europako
beste hainbat lekutara emigratu dutelako.
[15]
Yazidiek sinesten dute
jainko
bakar bat existitzen dela, munduaren sortzaile. Mundua sortzean zazpi ≪gorputz santu≫ren edo ?
aingeruren
? eskuetan jarri zuen zaintza. Haietan nagusia ?
goiaingerua
?
Melek Taus
da, edo ≪Aingeru Pauma≫. Aingeru Pauma, munduaren agintea duena da, eragiten duena jendeari
ona
edo
txarra
gertatzea. Izaera anbibalentea du, eta haren jatorriaren mitoek ere hala diote, Jainkoaren faboretik urrundu zenean bere negarrarekin itzali baitzuen infernuko sua, Jainkoarekin berriro elkartu aurretik. Sinesmen hori harremanetan dago
sufien
Iblis
aingeruaren mistizismoarekin.
[16]
Sufien Iblisen tradizio honekin duten lotura dela eta, beste erlijio monoteista batzuetako jarraitzaileek diote Aingeru Pauma
Satan
bera dela,
[17]
[18]
[19]
[20]
eta horregatik mendeetan zehar inguruko beste fededunek jazarri izan dituzte, ≪deabrua gurtzeagatik≫. Yazidien jazarpena nozitu ohi dute gaur egungo
Iraken
ere, bai
Saddam Husseinen
gobernuarekin bai eta
sunitar
islamaren
jarraitzaileen aldetik.
[21]
2014ko
abuztuan
Irakeko eta Sortaldeko Estatu Islamikoak yazidien aurkako jazarpena
abiatu zuen,
ISISek
bultzatuta, Irak ≪arazteko≫ kanpainaren barruan.
[22]
Historikoki yezidiak gaur egungo
Irak
,
Siria
eta
Turkiako
komunitate lokaletan bizi izan dira, baita zenbaki txikiagoan
Armenia
eta
Georgian
ere. Hala ere
XX. mendean
aldaketa demografiko handia izan dute eremu hauek, eta euren aldetik migrazio handiak.
[5]
Honen ondorioz populazio zenbatespenak ez dira argiak hainbat eskualdetan, eta estimazio orokorra ere oso aldakorra da.
[1]
Yezidien gehiengoa
Iraken
bizi da,
Irakeko gutxiengo
garrantzitsu bat osatzen dutelarik.
[1]
Estimazioak oso aldakorrak dira, gutxienez 70.000 direlarik eta gehienez ere 500.000. Batez ere
Ninive probintzian
bizi dira, Irakeko iparraldean. Bi komunitate handienak
Al-Shikhanen
daude,
Mosuleko
iparekialdean, eta
Sinjarren
,
Siriako
mugan, Mosuletik 80 kilometrora. Shekhanen dago
Sheikh Adi ibn Musafirren
tenplua,
Lalishen
. XX. mendean zhear Shekhaneko komunitateak Sinjarreko komunitate kontserbadorearen aurkako lehian egon da.
[1]
Profil demografikoa ziurrenik nabarmen aldatu da
Irakeko Gerra
hasi zenetik
2003an
eta
Saddam Husseinen
gobernuaren amaierarekin.
[1]
Yezidiak Sirian batez ere bi komunitatetan bizi dira, bat
Al-Jazira
eremuan eta bestea
Kurd-Dagh
eremuan.
[1]
Zenbatek osatzen duten komunitatea jakitea oso zaila da.
1963an
estimatzen zen 10.000 bat kidek osatzen zutela, zentsu nazionalaren arabera, baina 1987ko zentsuan kopurua ez zegoen eskuragarri.
[23]
Gaur egun 12.000tik 15.000ra direla kakulatzen da,
[1]
[24]
nahiz eta komuniatearen erdiak 1980ko hamarkadatik hona emigratu duela kalkulatzen den.
[5]
Irakeko Gerratik ihesean heldutako 50.000 yazidi errefuxiatuek zentsua egitea oraindik gehiago zailtzen du.
[5]
Turkiako Yezidien komunitatea
XX. mendean
zehar nabarmenki beherantz joan da.
1982an
30.000 baino ez ziren eta
2009an
500. Turkiako Yezidi gehienek
Europarako
bidea hartu dute, batez ere
Alemaniara
. Bertan geratzen direnak euren eremu nagusia den
Tur Abdinen
bizi dira.
[1]
Georgia eta Armeniako komunitateen tamainaren estimazioak aldakorrak dira, baina nabarmenki joan dira beherantz azken urteotan. Georgian 30.000tik 5.000ra igaro zen
1990ko hamarkadan
.
[5]
Armeniako zenbakiak egonkorragoak direla ematen du; 40.000 bat Yazidi egon daitezke gaur egun Armenian.
[25]
Georgia eta Armeniako Yazidi gehienak gaur egun
Errusian
bizi dira,
[5]
non 31.273ko biztanleria ematen zuten 2002ko zentsoan.
[8]
Maza emigrazio honen ondorioz
diaspora
handia sortu da munduan zehar. Nabarmenena
Alemanian
kokatuta dago, non kalkulatzen den 40.000 yazidi baino gehiago bizi diren. Gehiengoa Turkiatik dator eta, azken aldian, Iraketik. Alemanian batez ere
Ipar Renania-Westfalian
eta
Saxonia Beherean
bizi dira.
[1]
2008tik
aurrera
Suedian
talde handi bat ere bizi da, 2010ean 4.000 kide zituena,
[5]
eta komunitate txikiagoa dago
Herbeheretan
.
[1]
Diasporako talde nabarmenak daude ere
Belgika
,
Danimarka
,
Frantzia
,
Suitza
,
Erresuma Batua
,
Ameriketako Estatu Batuak
,
Kanada
eta
Australian
; guztira beste 5.000 bat kide daude herrialde hauetan.
[1]
2007ko
abuztuan 500 bat yazidi hil zituzten
Qahtaniyako atentatuetan
,
Irakeko Gerra
hasi zenetik egondako eraso suizidarik handiena.
[26]
2009ko abuztuan beste 20 hil zituzten eta 30 zauritu izan ziren eraso suizida bikoitz batean Irakeko iparraldean. Horretan bi erasotzaile suizidek
Sinjarreko
kafetegi bati eraso egin zioten,
Mosuleko
mendebaldean. Sinjarren bizi diren asko Yazidiak dira.
[27]
Salafiestez
osatutako
Estatu Islamikoa
, Yazidiak deabruaren jarraitzaile izendatuta, euren aurkako eraso militarra abian jarri zuen
2014ko
abuztuan.
Sinjar
hartuta eta
Peshmergak
kaleratuta, 50.000 bat Yazidi mugiarazi zituzten
Sinjar mendietara
.
[28]
Heriotza mehatxua jaso ostean, mendietan janari eta urik gabe egonda, gosez hiltzeko arriskua zuten, eta euren eskariak nazioarteko medioen kobertura izan zuen,
[29]
[30]
nazioarteko laguntza jasoz.
Barack Obamak
airetik janaria eta ura botatzea baimendu zuen, adibidez. Laguntza hau 2014ko abuztuaren 7an iritsi zitzaien,
[31]
eta ondoren
Erresuma Batuko
Royal Air Forcek
ere laguntza bera eman zien.
[32]
Londresen
egindako emergentzia bilera batean
Australiako
lehen ministro
Tony Abbottek
ere nazioarteko komunitateari eskatu zion laguntza humanitarioa ematea.
[33]
NBEk
Estatu Islamikoak sortutako 500.000 iheslari eta errefuxiatuei laguntza eman zien, euren artean Yazidiak.
[34]
Europar Batasunako
estatuek Peshmergei armak ere bidali dizkiete.
[35]
Nahiz eta tropa kurduek lortu zuten milaka batzuk salbatzea korridore humanitario bat irekiz,
[36]
Tigris
ibaia zeharkatuz Siriara, ehunka gorpu geratu ziren Sinjar mendietan.
[37]
. Operazio hauetan Peshmergez gain
PKKk
ere hartu zuen parte.
[38]
Yezidi gehienek
kurduera
hitz egiten duten eta
Yezdanismoa
praktikatzen duten pertsonak dira. Horrez gain badira komunitate txikiagoak
arabiera
hitz egiten dutela ama-hizkuntza gisa.
[39]
Euren etnizitatea misteriotsua da, nahiz eta gehienek kurduera hitz egin.
[40]
[41]
[42]
[43]
[44]
Hala ere ikerlari gehienek kurdutzat dituzte
[45]
baina iturri batzuen arabera euren burua kurduengandik desberdintzeko joera izaten dute.
[46]
[47]
Nazio Batuen Erakundearen
arabera, yezidiak beste talde etniko bateko kideak dira
[48]
Human Rights Watchen
txosten baten arabera, 2009an egina,
Irak iparraldeko disputatutako lurraldeak
Kurdistanen
sartzeko asmoz kurduek errepresio eta indukzio estrategia bat hasi dute. Txotenaren arabera: "helburua da Irakeko bi komunitate ahulenak diren yezidiak eta
Shabakak
kurduen identitatea inposatzea."
[49]
Yezidiek euren burua
Ezidi
edo
Ezidi
deitzen dute, eta leku batzuetan
Dasini
, nahiz eta hau leinu izen bat baino ez den. Ikerlari batzuek uste dute izena Antzinako Iranierako
yazata
tik datorrela (izaki dibinoa), baina yezidiek uste dute euren izena
Yezdan
edo
Ezid
hitzatik datorrela "Jaungoikoa", ukatuz
Omeiatar Kalifa-herriko
Yazid I.atik
datorrela, Eziko sultana.
[50]
Yezidien erlijio praktikak
kurdueraz
egiten dira, eta gehienek
Kurmanjia
hiz egiten dute,
Bashiqa
eta
Bahazanekoak
kenduta,
arabiera
hitz egiten dutela. Ahoz transmititutako kultura guztiaren hizkuntza
Kurmanjia
da.
Yezidiak monoteistak dira, Jaungoiko bakarrean sinisten dute. Jaungoiko honek mundua sortu zuen eta berarekin kezkatzeko
Heptada
edo zazpi Izaki
Sakratu
jarri zituen, batzuetan
aingeru
gisa izendatuak edo
heft sirr
(
Zazpi Misterioak
). Euren artean nagusia
Melek Taus
da, Aingeru Pauma.
Yezidismoa ez da beste erlijio baten moldaketa, baina
Ekialde Hurbileko
beste hainbat erlijioetako gaien moldaketa dauka barnean. Yezidismoaren
kosmologiak
Zoroastrismoaren
aurreko
Iraneko
jatorria du, baina yazidismoaren barruan ere antzinako naturaren idolatria agertzen da, hala nola
kristautasuna
,
gnostizismoa
,
islama
eta
judaismoarenak
ere. Zapizko aingeruak Jaungoikoaren
emanazioak
dira eta Jaungoikoaren argiz osaturik daude. Jaungoikoak bere ekintza gehienak heptada honen eskuetan uzten du, eta beraz erlijio
deistikoa
da.
Allisonen arabera "Kurdistaneko yezidiak izendatzeko hitz asko erabili dira, baina nabarmena da 'deabruaren-gurtzaile' terminoa, bai inguruan sinpatiarik ez ditenen artean, bai eta Mendebaldean faszinazioa erakusten dutenen artean. Epiteto sentsazional hau ez da bakarrik iraingarria yezidientzat eurentzat, gainera guztiz faltsua da."
[51]
Yezidiak ez direnek asoziatu izan dute
Melek Taus
Shaitan
ekin, baina yezidiek hau iraingarri deritzote eta ez dute izen hori ere adiearzten.
[51]
Encyclopedia of the Orient
en arabera:
≪
|
Yazidiek deabruaren gurtzailetzat duten erreputazioaren arrazoia Melek Tausen bigarren izenean dago,
Shaytan
,
Koranak
ematen duen izena
Satanentzat
.
[52]
|
≫
|
≪
|
Gainera yezidiek Tawuse Meleken gurtzarako erabiltzen duten istorioa
Islameko
Iblis
jinnaren
berdina da, ezberdintasun nabarmen batekin: yezidiek uste dute Jaungoikoak
Adan
gurtzea eskatu zutela eta errefusatu ondoren infernua itzali zuela, eta musulmanek uste dute
Iblisek
uko egin zionean Jaungoikoak alde batera utzi eta Satanen bilakatu zela.
[53]
|
≫
|
Baina Tawuse Melek askotan agertzen da identifikatuta bai musulman bai kristauen aldetik
Shaitan
edo
Satan
bezala. Yezidiek uste dute ez dela
gaizkiaren
iturburua, baizik eta
goiaingeruen
burua, ez eroritako
aingeru
bat.
[17]
[18]
Ezin dute publikoki
Shaitan
izena esan. Sinisten dute
gaizkia
pertsonen bihotzean eta espirituan dagoela, eta ez Tawuse Meleken.
Kiteba Cilwe
edo "Iluminazioaren Liburua"k biltzen ditu, euren sinismenean, Melek Tausen hitzak, eta hori litzateke yezidien sinismenen liburua. Bertan agertzen denez gauza onak eta txarrak banatzen ditu, ardurekin batera, eta ez dagokio
Adanen
arrazari bere erabakiak zalantzan jartzea.
Sheikh Adik
uste zuen Melek Tausen ispiritua eta berea berdina zirela, eta bera zela horren errenkarnazio bat. Honakoa esan zuela idatzia dago:
≪
|
Ni han nengoen Adan Paradisuan bizitzen ari zenean, baita ere
Nimrod
erregeak
Abraham
sutara bidali zuenean. Bertan nengoen Jaungoikoak esan zidanean: "Zu zara Lurraren Agintaria eta Jauna". Jaungoikoak, konpasioz beterikoak, zazpi lur eta tronua eman zidan zeruan
|
≫
|
Yezidien
kreazioaren mitoa
ez da
judaismo
,
kristautasun
eta
Islamaren
berdina. Eurek uste dute Jaungoikoak lehenengo
Tawuse Melek
sortu zuela bere iluminaziorako (
Ronahi
) eta ondoren beste sei goiaingeruak sortu zituen. Jaugoikoak eskatu zion Tawuse Meleki ez izateko beste ezelako izakiren azpitik. Ondoren Jaungoikoak beste goiaingeruak sortu zituen eta berari hautsa (
Ax
) Lurretik (
Erd
) ekartzeko eskatu zien, Adanen gorputza egiteko. Ondoren Adani bizitza eman zion bere arnasarekin eta goi-aingeru guztiei eskatu zien Adanen alde egiteko. Melek Taus ez beste guztiek men egin zioten. Jaungoikoari erantzunez Melek Tausek esan zion, "Nola jarriko naiz beste edozein izakiren azpitik! Zure iluminazioaren parte naiz eta Adan hautsez osatua dago."
[oharrak 1]
Yezidiek uste dute, beraz, Melek Taus dela Jaungoikoaren ordezkaria Lurraren aurrean, eta Lurrera jaisten dela
Nisaneko
(Apirila) lehen asteazkenean. Euren ustetan Jaungoikoak egun horretan sortu zuen Melek Taus, eta hor ospatzen dute Urte Berria. Yezidiek uste dute Adanen azpian jartzeko agindua froga bat baino ez zela, izan ere Jaungoikoak nahi badu zerbait gertatzea, hala gertatuko da (
Bibe, dibe
). Hau da, Jaungoikoak egin zezakeen Melek Taus Adanen azpian jarraraztea, baina Melek Tausek aukera izan zuen erabakitzeko, froga bat bailitzan. Beraz Tawuse Melek gurtzea bere natura goren eta maiestatikoa onartzea da. Ideia honi "Sublimearen Jakintza" deitzen diote (
Zanista Ciwaniye
).
?ex Adik
Tawuse Meleken istorioa zuzenean ikusi zuela sinisten dutenez, beraren hitzean ere sinisten dute.
[54]
.
Yezidien sinismenen gako nagusietako bat da Adanen ondorengoak direla bere seme
Shehid Bin Jeren
aldetik, baina ez
Evaren
aldetik.
[52]
yezidiek uste dute bai
ongia
bai eta
gaizkia
existitzen direla pertsonen buruan eta ispirituan. Gizakien esku dago, euren kasa, zein bide hartu erabakitzea. Bide honetan Melek Taus gurtzea beharrezkoa da, berak ere aukera bera baitzuen Jaungoikoaren aldetik.
Yezidien
liburu sakratuak
Kiteba Cilwe
(
Errebelazioen Liburua
) eta
Mishefa Re?
(
Liburu Beltza
dira. Hala ere ikerketek diote bi liburu hauen eskuizkribuak lehenengoz 1911 eta 1913an idatzi zirela, eta ez-yezidiak izan zirela euren egileak, interesa zuten mendebaldeko bidaiari eta ikerlarien interesa asetzeko; bertan dagoen materiala, hala ere, benetan tradizioetan oinarritua dago.
[50]
Baliteke benetan testuak existitu izana, baita izen honekin ere, baina euren jatorria iluna da. Benetan muinean dagoena eta gaurdaino iritsi dena euren ereserkiak edo
qawl
ak dira; hauek ahozko literatura dira, historian zehar transmititua izan dena, eta gaur egun idazten ari direnak erlijioaren idatzi tradizionalak manten daitezen.
[50]
Qawl
hauek erreferentzia kriptikoak dira eta normalki
?ir?ks
edo istorioak behar dituzte, euren kontakizunaren kontestua ulertzeko.
[50]
Yezidiek bi elementu nagusi dituzte euren sinismenean: a) erlijioaren purutasunarekiko kezka eta b)
metempsikosisan
sinistea. Lehenengoa
kasta
sisteman adierazten da, janariaren inguruko legeetan eta yezidien komunitatean bizitzeko hobespenean, eta bizitzan zehar dauden hainbat
tabuetan
. Bigarrena Zazpi Izaki Sakratuak noizbehinka errenkarnatzen direla sinistean datza, gizaki forma hartuz,
koasasa
deitzen den fenomenoan.
Berraragiztapena
yezidien beste arimen artean ere sinismenen parte da.
Ahl-e Haqqek
egiten duten bezala, yezidiek janzkeraren aldaketa prozesu batekin eratzen dute bere
metafora
, eta
kiras guhorin
deitzen dute. Izpirituaren purifikazioa ere eman daiteke behin eta berriz komunitate eta sinismen berean berraragiztatuz, baina eten daiteke bertatik kanporatua izaten bazara; hau da gerta daitekeen gauzarik okerrena, izan ere izpirituaren progresoa gelditzen da eta ezin da berriro itzuli konbertsio bidez federa.
[55]
Betiereko berraragiztapenaren kontzeptuarein batera Yezidien teologiak
zerua
eta
infernua
ere sartzen ditu, baina infernua desagertuta dago.
[52]
Yezidiek egunero bost errezu egiten dituzte:
[56]
- Niveja berispede
(egunsentian)
- Niveja rojhilatine
(eguzkia ateratzerakoan)
- Niveja nivro
(eguerdian)
- Niveja evari
(arratsaldean)
- Niveja rojavabune
(eguzkia sartzerkoan)
Hala ere yezidi gehienek horietatik bi bakarrik egiten dituzte, eguzkia atera eta sartzen denekoa.
Errezoan ari direnek euren aurpegia
Eguzkiaren
norabidean jarri behar dute eta eguerdian
Lalishera
begira jarri behar dira. Otoitza horretan hainbat ikur egin behar dituzte, gona sakratuaren (
kiras
) lepo borobila (
gerivan
) musukatzea bezala. Otoitza ezin da egin kanpotarrik baldin badago eta beti eguzkiari begira egiten dute. Asteazkena da egun sakratua, baina larunbata da atsedenerako eguna.
[56]
[57]
Abenduan ere hiru eguneko baraua egiten dute.
[52]
[56]
Yezidien jendartea hierarkikoa da. Lider sekularra
emir
edo printzipe hereditario bat da, eta
sheikh
edo nagusi batek zuzentzen du erlijioaren jerarkia. Yezidiak estriktoki
endogamoak
dira; dauden hiru
kasta
ezberdinetako kideek (
murid
, sheikh eta
pir
) euren artean bakarrik ezkontzen dira, eta kastatik kanpo ezkontzea heriotz zigorrarekin ordaintzen den bekatua da, ohorea bakarrik heriotzarekin berreskura daitekeena.
[58]
Gaur egungo mundu osoko yezidien emir hereditarioa
Tahseen Said printzea
da.
[59]
Erlijio liderra, edo Baba Sheikh,
Khurto Hajji Ismail
da.
[60]
Yezidien Urte Berria udaberrian egiten da, apirileko lehenengo asteazkenean,
ekinozioa
baino beranduago. Emakumeek negar egiten dute hilerrietan, eta
Qewals
en musikarekin laguntzen da, baina orokorrean poza egoten da:
dehol
(danborra) eta
zorna
jotzen dira, dantza egiten da eta janariak komunean egiten dira, eta arraultzak dekoratzen dira.
Era berean,
Tawaf
herrian, bertako tenpluko patroiaren ohorez jaialdi bat antolatzen dute, musika sekularrarekin, dantza eta janariarekin. Gainera musika sakratua ere jotzen da.
Tawusgeran
jaialdia ere garrantzitsua da, non Qewalak eta beste erlijio agintari batzuek yezidien herriak bisitatzen dituzten,
senjaq
bat eramanez, Tawuse Melek sinbolizatzen duten
pauma
baten irudi sakratuak eramanez. Hauek gurtzen dituzte, diru-laguntzak eskatzen dira, eta ur sakratua ematen da sermoien ostean.
Cejna Cemaiya
edo "Asanbladaren Baraualdia" da yezidi xeheentzat jaialdirik handiena eta zazpi egunez biltzen dira
Lalishen
. Erromesak bertaraino joaten dira, kontaktu soziala egiten da eta identitatea indartzeko balio du. Zezen baten sakrifizioa egiten da ?ex Shamsen tenpluan eta
sema
praktikatzen da.
[56]
[61]
Lalishen hainbat leku sakratu daude, baita beste sinismen batzuk dituztenentzat ere.
Posible bada yezidi guztiek bizitzan behin joan behar dute
Lalishera
, eta inguruan bizi direnak saiatzen dira urtean behin joaten,
Elulen
23tik (Iraila)
Tishreiren
1era (Urria). Ospakizunan zehar yezidiek bainua hartzen dute errekan,
Melek Tausen
irudiak garbitzen dituzten eta ehunka argi pizten dituzte
?ex Adi
eta beste saintu batzuen hilobietan. Zezena sakrifikatzen dutenez
mitraismoarekin
lotu dituzte
[oharrak 2]
. Zezenaren sakrifikiozarekin udazkenaren etorrera ospatzen da eta neguan euria egin dezala eskatzen dute, udaberrian, urte berriarekin batera, bizitza berriro ager dadin.
Astrologian
zezena
Tishrei
hilabetearen sinboloa da.
Yezidiak kezkatuta daude euren erlijioaren purutasunarekin, eta ez dituzte batzen elementuak inkonpatibleak direla uste badute: hau kasta sisteman erakusten dute, baina baita ere bizitzan zeharreko beste tabu batzuetan.
Exogamia
edo erlijio-gizonak iraintzea oso bekatu larriak dira.
Lurra, Airea, Sua eta Ura elementuen purutasuna ere hainbat
taburekin
babesten da, adibidez ezin da txistu egin lurrean, uran edo suan. Batzuek ez dute gomendatzen txistu egitea edo ur beroa botatzea lurzoruan, uste dutelako izpirituak eta arimak irainduak edo minduak senti daitezkela likidoak ematen badie.
Iraneko
antzinako kezkak ere agertzen dituzte, gorputzeko iraizketa, ilea eta hileroko odolarekiko.
Yezidiak ez direnekin denbora luzez egotea kutsadura dela ere pentsatzen dute. Antzina yezidiek ez zuten zerbitzu militarra egiten, horrek
musulmanekin
egotera behartuko lituzkeelako, eta ezin zuten ez edateko edo mozteko tresnarik partekatu atzerritarrekin. Ez dute
uhaza
mota bat hartzen, bere izena
koas
delako eta horrek
koasasa
hitz sakratuaren antza duelako.
Mosuletik
gertu hazten den uhaza baten aurkako sentimenduak dituzte, giza zaborrarekin fertilizatzen baita eta horrek jateko txarra egiten duela uste dutelako. Hala ere 2010an BBCn egindako elkarrizketa batean autoritate yezidi batek esan zuen yezidiek nahi zutena jan zezaketela, baina erlijio-gizonek ez zituztela berdura batzuk jaten (aza barne) "gasak sortzen dituelako".
[62]
Umeak jaiotzerakoan
bataiatzen
dituzte eta
zirkunzisioa
ohikoa da baina ez derrigorra. Hildakoak hilobi konikoetan lurperatzen dituzte hil eta berehala eta eskuak gurutzatuta sartzen dituzte.
Yezidiak batez ere
monogamoak
dira, baina nagusi batzuk
poligamoak
dira, emazte bat baino gehiagorekin. Yezidiak
endogamoak
dira, leinuen artean ez dago ezkontza gurutzaturik eta ez dute
erlijio konbertsioa
onartzen ezta beste
kurdu
batzuekin ere. Esaten dute
Adanen
ondorengoak direla, baina ez
Evarenak
.
Pertsona baten aurkako neurririk gogorrena kanporaketa da, honek
eskumikatzea
dakarrelako eta arima betirako kanporatzen delako.
2007an, ohorearen aurkako delitu bat dela eta
Du'a Khalil Aswaden lapidazoa
gertatu zen. Mundu osoan zehar agertu zen albistetan.
[63]
Liburu Beltzean aurkitzen den kondaira batek azaltzen du yezidien jatorria, eta zergatik uste dute beste arrazekiko ezberdinak direla, jatorri ezberdinekoak. Sexuen rolak ezarriak izan aurretik,
Adan
eta
Eva
eztabaidan ari ziren ea zeinek eman behar zuen birsorkuntzako elementua. Bakoitzak hazi bat jarri zuen pitxar batean eta itxi zuten. Evarena ireki zutenean intsektuz betea zegoen, beste izaki desatsegin batzuekin batera, baina Adanen pitxarrean mutiko polit bat zegoen. Mutiko maitagarri hau
Pitxarraren semea
da, hazi zen eta ondoren
houri
batekin ezkondu zen, Yezidien arbasoak izanik. Beraz Yezidiek uste dute Adan dela bakarrik euren arbasoa, beste guztiak Adan eta Evarenak diren bitartean.
[64]
- ↑
Honek Islameko
Shaytan
ekin gehiago lotzen du oraindik,
Koranaren
arabera berak ere uko egin baitzion Adanen eskuetan jartzeari, nahiz eta kasu honetan ikusten den hori harrotasun bekatu bat dela
- ↑
Gainera txakur bat eta suge bat dute euren ikonografian
- ↑
a
b
c
d
e
f
g
h
i
j
k
l
Allison, Christine. (2004-02-20).
≪Yazidis i: General≫
Encyclopædia Iranica
.
- ↑
Yezidi.
Adherents.com
. - 100.000 eta 700.000 artean bizi direla dio
- ↑
Deadly Iraq sect attacks kill 200.
BBC News 2007-08-15
.
- ↑
Iraq Yezidis: A Religious and Ethnic Minority Group Faces Repression and Assimilation.
By Christian Peacemaker Teams in Iraq
.
- ↑
a
b
c
d
e
f
g
h
Megalommatis, Muhammad Shamsaddin.
Dispersion of the Yazidi Nation in Syria, Turkey, Armenia, Georgia and Europe: Call for UN Action.
American Chronicle
.
- ↑
≪Yazidi in Syria Between acceptance and marginalization≫
KurdWatch
(kurdwatch.org): 4.
.
- ↑
Andrea Glioti.
Yazidis Benefit From Kurdish Gains in Northeast Syria.
al-monitor
.
- ↑
a
b
≪Всероссийская перепись населения 2010 г. Национальный состав населения Российской Федерации≫
Demoscope
(Demoscope)
.
- ↑
2011 Armenian census.
.
- ↑
Georgiako zentsua
- ↑
the population census in Ukraine in 2001
- ↑
Irakisk politiker: Vi har kun fa dage til at forhindre massedød pa bjerg.
Politiken
.
- ↑
Son 377 Yezidi kaldı - Hurriyet.
Hurriyet.com.tr
.
- ↑
(Ingelesez)
Palmer, Michael D.; Burgess, Stanley M. (2012).
The Wiley-Blackwell Companion to Religion and Social Justice.
John Wiley & Sons
ISBN
978144435536
.
.
aldatu
- ↑
Reeves, Bob. (2007-02-28).
Lincoln Iraqis call for protection from terrorism.
Lincoln Journal Star
.
- ↑
Asatrian and Arakelova 2014, 26-29
- ↑
a
b
Martin Van Bruinessen. (2005).
≪Kurdish Society≫
The Kurds: A Contemporary Overview
(Routledge): 29.
Aipua: ≪The Peacock Angel (Malak Tawus) whom they worship may be identified with Satan, but is to them not the lord of Evil as he is to Muslims and Christians≫
.
- ↑
a
b
Birgul Acikyildiz. (2010).
The Yezidis: The History of a Community, Culture and Religion.
I.B.Tauris, 2 or.
Aipua: ≪Muslim and Christian neighbors of the Yezidis in the Middle East consider the Peacock Angel as the embodiment of Satan and an evil, rebellious spirit.≫
.
- ↑
Berman, Russell. (2014-08-08).
A Very Brief History of the Yazidi and What They're Up Against in Iraq.
The Wire
.
- ↑
Iraq crisis: who are the Yazidis and why is Isis hunting them?
.
] The Guardian 2014ko abuztuaren 8a
.
- ↑
The Devil worshippers, of Iraq.
The Devil worshippers of Iraq.
The Telegraph
.
- ↑
Who Are the Yazidi, and Why Is ISIS Targeting Them?.
.
- ↑
Federal Research Division
.
Syria
. "Chapter 5: Religious Life"
.
Library of Congress Country Studies
- ↑
Historical Dictionary of Syria.
Scarecrow Press, 282 or.
ISBN
0-8108-4934-8
.
.
- ↑
CIA World Factbook. 2.971.650tik %1,3a = 38.631
- ↑
Maite Ubiria.
La sombra de ≪Al Qaeda en Irak≫ planea sobre los atentados en la zona de Mosul.
GARA
.
- ↑
At least 20 killed in Iraq blast.
CNN.com International
.
- ↑
Isil militants execute dozens from Yazidi minority.
GulfNews.com 2014-08-05
.
- ↑
Iraqi Yazidis: 'If we move they will kill us'.
Al Jazeera
.
- ↑
Mikel Rodriguez.
Iraken 200.000 herritar inguruk ihes egin dute Estatu Islamikotik.
Berria
.
- ↑
Obama authorises Iraq air strikes on Islamist fighters.
BBC World News
2014-08-04
.
- ↑
Britain's RAF makes second aid drop to Mount Sinjar Iraqis trapped by Isis ? video.
The Guardian 2014ko abuztuaren 12a
.
- ↑
Iraq crisis: Tony Abbott says Australia's role in Iraq only humanitarian 'at this stage'; UN calls for 'urgent' international action.
ABC News
2014ko abuztuaren 13a
.
- ↑
NBEk milioi erdi iheslariri laguntza emango die.
Berria
.
- ↑
Europe pledges aid, equipment to Iraq.
ABC News
2014ko
abuztuaren 12a
.
- ↑
Kurds rescue Yazidis from Iraqi mountain.
Al Jazeera
2014ko
abuztuaren 10a
.
- ↑
Thousands of Yazidis 'still trapped' on Iraq mountain.
BBC World News
2014ko abuztuaren 12a
.
- ↑
Thierry Meyssan.
El gran viraje saudita.
Voltairenet
.
- ↑
Betts, Robert Brenton. (2013).
The Sunni-Shi'a Divide: Islam's Internal Divisions and Their Global Consequences.
.
- ↑
Stafford, R.S..
The Tragedy of the Assyrians.
, 15 or.
.
[
Betiko hautsitako esteka
]
- ↑
Smith, Andrew Phillip.
The Gnostics: History * Tradition * Scriptures * Influence.
.
- ↑
Concise encyclopedia of the Middle East.
1973, 325 or.
.
- ↑
Dalyan, Dogan, Murat Gokhan, Cabir.
An Overview of 19th Century Yezidi Women.
, 114 or.
.
- ↑
A History of the Arab Peoples: Updated Edition.
2013
.
- ↑
O’Leary, Carole A..
The Kurds of Iraq: Recent History, Future Prospects.
.
- ↑
Armenia Country Study Guide Volume 1 Strategic Information and Developments.
.
[
Betiko hautsitako esteka
]
- ↑
Levinson, David. (1998).
Ethnic Groups Worldwide: A Ready Reference Handbook.
, 203 or.
.
- ↑
UNHCR’s ELIGIBILITY GUIDELINES FOR ASSESSING THE INTERNATIONAL PROTECTION NEEDS OF IRAQI ASYLUM-SEEKERS.
, 11 or.
.
- ↑
Ghanim, David.
Iraq's Dysfunctional Democracy.
, 34 or.
.
- ↑
a
b
c
d
Encyclopaedia Iranica:Yazidis.
Iranicaonline.org
.
- ↑
a
b
Allison, C. (1998).
The Evolution of Yazidi Religion From Spoken Word to Written Scripture..
ISIM Newsletter.
.
- ↑
a
b
c
d
Kjeilen, Tore.
≪Yazidism≫
Encyclopaedia
(LookLex)
Aipua: ≪Malak Taus filled 7 jars of tears through 7,000 years. His tears were used to extinguish the fire in hell. Therefore, there is no hell in Yazidism.≫
.
- ↑
Islam: Satan, sin, and repentance.
Encyclopædia Britannica
.
- ↑
≪Yezidi Reformer: Sheikh Adi≫
The Truth about the Yezidis
.
- ↑
Who, What, Why: Who are the Yazidis?.
BBC World News
.
- ↑
a
b
c
d
≪Yezidi Religious Tradition≫
The Truth about the Yezidis
(YezidiTruth.org, A Humanitarian Organization, Sedona, Arizona)
.
- ↑
MacFarquhar, Neill. (2003-01-03).
Bashiqa Journal: A Sect Shuns Lettuce and Gives the Devil His Due.
The New York Times
Aipua: ≪
Yazidis pray three times a day, at dawn, midday and sunset, facing the direction of the sun each time. 'The sun is very holy to us,' said Walid Abu Khudur, the stocky, bearded guardian of the temple built in honor of a holy man here. 'It is like the eye of God, so we pray toward it.'... They have adopted Christian rituals like baptism and a smattering of practices from Islam ranging from circumcision to removal of their shoes inside their temples. The importance of fire as a divine manifestation comes from Zoroastrianism, the ancient Iranian faith that forms the core of Yazidi beliefs. Indeed their very name is likely taken from an old Persian word for angel.
≫
.
- ↑
Background: the Yezidi.
The Guardian
.
- ↑
Assyrian International Newsagency (AINA), ''Iraqi Yazidi MP: We Are Being Butchered Under the Banner of 'There is No God But Allah' '', 06.08.2014.
AINA
.
- ↑
Cale Salih, 'Islamic Extremists Pose New Risks for Religious Minorities in Iraq'.
New York Times
.
- ↑
Hedges, Chris. (1993-05-31).
Sheik Adi Journal: Satan's Alive and Well, but the Sect May Be Dying.
The New York Times
Aipua: ≪
The Yazidis, who are part of Iraq's Yazidi minority, had 100 of 150 villages demolished during the counterinsurgency operation against the Kurdish rebel movement that reached its peak in 1988. The campaign, which moved hundreds of thousands of people to collective villages, saw 4,000 Yazidi villages dynamited into rubble. ... The sect follows the teachings of Sheik Adi, a holy man who died in 1162, and whose crypt lies in the shrine in the Lalish Valley, about 15 miles east of Mosul. The shrine's graceful, fluted spires poke above the trees and dominate the fertile valley. ... Like Zoroastrians they venerate fire, the sun and the mulberry tree. They believe in the transmigration of souls, often into animals. The sect does not accept converts and banishes anyone who marries outside the faith. Yazidis are forbidden to disclose most of their rituals and beliefs to nonbelievers.
≫
.
- ↑
"Richness of Iraq's minority religions revealed".
.
- ↑
Lattimer, Mark. (2007-12-13). London:
The Guardian
.
- ↑
Allison, Christine. (2001).
The Yazidi Oral Tradition in Iraq.
Psychology Press, 40 or.
ISBN
0-7007-1397-2
.
.