Xerpera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xerpera
Datu orokorrak
Lurralde eremua   Nepal
  India
Hiztunak 168.800
UNESCO sailkapena 2: kaltebera
Hizkuntza sailkapena
Sino-tibetar hizkuntzak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologia SOV hizkuntza
Alfabetoa tibetar alfabetoa eta Devanagaria
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3 xsr
Ethnologue xsr
Glottolog sher1255
UNESCO 1128
IETF xsr
Endangered
Languages Project

5690

Xerpera Nepalen eta Indiako Sikkim estatuan xerpek hitz egiten duten sino-tibetar hizkuntza da. Herrialde guztietako datuen arabera xerperak 168.800 hiztun inguru ditu. [1]

Xerpera subjektu-objektu-aditz hurrenkeradun hizkuntza da. [2] Idazkerari dagokionez, bi sistema erabiltzen dira: devanagari eta tibetar alfabetoa . Gehiengoak sanskritoa oinarri duen devanagari idazkera hautatzen badu ere, eliteak tibetar alfabetoan oinarritutakoa nahiago du. [3]

Fonologia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Xerperak hurrengo kontsonanteak ditu:

Kontsonanteak
Ezpainbikariak Horzkariak Hobikariak Hobikariondokoak Sabaikariak Belarrak Glotalak
bakunak hasperendunak bakunak hasperendunak bakunak hasperendunak bakunak hasperendunak bakunak hasperendunak
Herskariak ahoskabeak p p? t? t?? ? ?? k k?
ahostunak b d? ? g
Igurzkariak s ? h
Afrikariak ahoskabeak t?s t?s? t?? t???
ahostunak d?z d??
Sudurkariak m n ŋ
Hurbilkariak w l l? j
Dardarkari anizkunak r r?

Oinarrizko hiztegia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • Thangbu? - Zer moduz?
  • Thuche"" - Eskerrik asko.
  • Las - Bai.
  • Hoshi - Ez.
  • Khyoro min kang hin? - Nola duzu izena?
  • Nye min Lhakpa hin - Lhakpa izena dut.
  • Khangba - Etxea.
  • Pala tang mama - Gurasoak.
  • Kitap - Liburua.
  • Cherwa - Euria.

Ikus, gainera [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. (Ingelesez) Simons, Gary F.; Fennig, Charles D.. (2018). ≪Sherpa≫ Ethnologue: Languages of the World. Dallas, Texas (Noiz kontsultatua: 2019-02-09) .
  2. (Ingelesez) Givon, Talmy . (1979). On Understanding Grammar. Academic Press, 179 or. ISBN 9781483259932 . .
  3. (Ingelesez) Tournadre, Nicolas; Sherpa, Lakhpa Norbu; Chodrak, Gyurme; Oisel, Guillaume. (2009). (pdf) Sherpa-English and English-Sherpa Dictionary. Vajra Publications, 259 or. ISBN Vajra Publications . .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]