Wikipedia, Entziklopedia askea
Xeni Jardin
(jaiotzez
Jennifer Hamm,
Richmond
,
Virginia
,
AEB
, 1970) estatubatuar
blogari
eta
kazetaria
, berezitua hedabide digitaletan, eta
IKT
alorreko kultura gaietan bereziki.
Boing Boing
agerkariko ko-editore da
Cory Doctorowrekin
batera.
Kolaboratu izan du halaber
Wired
aldizkariarekin. Estatu Batuetako
NPR
irrati publikoarekin,
PBS
telebista publikoarekin, eta agerpenak egin ohi ditu
CNN
,
Fox News
,
MSNBC
eta
ABC
bezalako telebistetan, teknologiari buruzko gaiak iruzkintzen
[1]
.
Minbizia
gainditu duen emakumea da, eta
osasun zerbitzu publikoen
alde egiten du borroka AEBetan
[2]
. Teknologia digitalen alorrean
MeToo
mugimenduaren ahotsa zabaltzen ere lan egiten du, bereziki 2019an
Jeffrey Epstein
-en kasuak eztanda egin ondoren, ikusi baitzen Epsteinek lotura estuak zituela teknologia eta zientziako izen handi askorekin
[3]
.