Xatt al-Arab

Koordenatuak : 31°00′15″N 47°26′32″E  /  31.0043°N 47.4421°E  / 31.0043; 47.4421
Wikipedia, Entziklopedia askea
Xatt al-Arab
?? ?????
Datu orokorrak
Mota ibai
Luzera 200 km
Geografia
Map
Koordenatuak 31°00′15″N 47°26′32″E  /  31.0043°N 47.4421°E  / 31.0043; 47.4421
Estatu burujabe   Irak
Governorate of Iraq Basorako probintzia
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera 884.000 km²
Arro hidrografikoa Persian Gulf Basin (en) Itzuli
Ur-emaria 1.500 m³/s
Iturburua Tigris eta Eufrates
Bokalea
()
Persiar golkoa

Xatt al-Arab [1] ( arabieraz : ?? ?????, ?a?? al-?Arab , "arabiarren kostaldea edo hondartza"; persieraz : ??????????, Arvandr?d ) hego-ekialdeko Asiako ibaia da, Iran eta Iraketik igarotzen dena. 200 kilometro luze da, Tigris eta Eufratesen bilgunetik Persiar golkoraino .

Geografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Tigris eta Eufratesen elkargunean sortzen da ibai hau. Basora hiriaren hegoaldean Karun ibaiaren ura hartzen du. Irango Abadan hiritik bokaleraino, Irak eta Iranen arteko muga eratzen du. Deltan dago Irakeko itsasalde bakarra. Garrantzi handikoa da Faoko portua, handik egiten baita Irakeko petrolioaren esportazioa. Basora da ibai ertzeko hiri garrantzitsuena, eta haren inguruetan daude munduko palmondo sail handienak (munduko ekoizpenaren hiru laurden).

Historia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

1980 - 1988 bitartean, Iran-Irak Gerran , gudu bortitzak izan ziren bertan; orobat 1991ko Golkoko Gerran ; gerra horren ondoren biztanleak, xiiak gehienak, Irakeko gobernuaren kontra matxinatu ziren ?Irakeko biztanleen gehiengoa musulman sunita da?. Mendebaldeko estatuek hegazkin militarrez ibili ezineko babes gune izendatu zuten bonbardaketak galarazteko.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]