Xabier Etxaniz Erle
(
Onati
,
Gipuzkoa
,
1961eko
otsailaren 18a
- )
euskal idazlea
eta
EHUko
irakaslea da. Gasteizko Irakasleen Eskolako irakaslea da. Bere espezialitatea haur eta gazte literatura aztertzea da.
[1]
[2]
Onatiarra sortzez, Euskal Filologia Gasteizen ikasi zuen, eta 1984tik EHUko irakaslea da. Gasteizko Irakasleen eskolako zuzendaria (2018tik), euskara errektoreordea (2012-2014)eta irakasleen errektoreordea (2014-2018) ere izan da. Haur eta gazte literaturan aditua, arlo horri buruzko hainbat saiakera idatzi ditu; hala nola
Euskal haur eta gazte literaturaren historia
(gai hori garatu zuen bere doktore-tesian 1996an)
[3]
edo
90eko hamarkadako haur eta gazte literatura
. Horrez gain, LAIDA ikertaldeko kidea da eta haur folklorea ikertu du. Fikzioari dagokionean,
Patxiki
,
Ilun
eta
Musu lapurra
bezalako lanak argitaratu ditu.
[4]
1997an Euskal Haur eta Gazte Literaturaren Historia (Pamiela) argitaratu zuen, euskarazko haur eta gazte literaturaren historia, antzeko ezaugarriak zituen lehena, oso zehatza. Aldez aurretik haur-folklorearen antologia egina zuen,
Haur folklorearen bilduma
izenekoa (Pamiela, 1986). Bi asmakizun bilduma ere baditu:
Igarkizunak
(
Elkar
, 1986) eta
Zer dela eta zer dela?
(
Pamiela
, 1993). Nire belarriak (Elkar, 1984), Patxiki (Elkar, 1985), Ilun (Elkar, 1987), Berdez jantzitako neska (Pamiela, 1988) eta Zazpi ahizpak (Pamiela, 1992) bezalako ipuinak idatzi ditu. 2000n,
Geure ipuinak
(Pamiela) izeneko euskal ipuin herrikoien bilduma bat prestatu zuen, euskara batuaren grafiarekin.
[5]
Jose Manuel Lopez Gaseni irakaslearekin batera idatzi zit
uen beste bi hauek: 90eko hamarkadako Haur eta Gazte Literatura
(Pamiela. Irunea, 2005) analisia eta
Garaiko haur eta gazte literatura
(Arabako Foru Aldundia, 2011).
[1]
LAIDA ikertaldeko
kidea da eta haur folklorea ikertu du. Fikzioari dagokionean,
Patxiki
,
Ilun
eta
Musu lapurra
bezalako lanak argitaratu ditu.
[4]
Hainbat lan argitaratu ditu euskarazko aldizkarietan, hala nola
Jakin
,
Behinola
,
Tantak
, etab. baita beste hizkuntza batzuetan ere, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, japonieraz, arabieraz edo errusieraz, adibidez.
Cuadernos de Literatura Infantil y Joven
(CLIJ) aldizkariarekin elkarlanean aritu ohi da, Euskal Herriko Haur eta Gazteen Literatura aztertuz, baita euskal hedabideetan ere (
Argia
,
Gara
...), bere espezialitateko liburuak aipatuz.
[5]
Hainbat aldizkari zientifikotan ere idatzi du, halanola: Nous Voulons Lire!, CAUCE, Tantak, Boletin Galego de Literatura, Insula, OCNOS, ANILIJ eta abar.
[1]
Zenbait azterlan ere argitaratu ditu, hala nola 90eko Hamarkadako Haur eta Gazte Literatura. (Pamiela, 2005) XXI. mende hasierako haur eta gazte literatura (Arabako Foru Aldundia). Saila Kultura, Euskara eta Kirolak, 2011) eta Euskal Herriko haur eta gazte literatura garaikidea (Arabako Foru Aldundia. Saila Kultura, Euskara eta Kirolak, 2011), Manu Lopez Gaseni eta Literatura eta ideologiarekin batera (Utriusque Vasconiae, 2007), Bela Kabelatik Ternuara. Atxagaren Haur eta Gazte Literatura (Pamiela, 2007), Euskal Haur literaturaren antologia (Elkar, 2005) eta Euskal Gazte literaturaren antologia (Elkar, 2005) bezala. Halaber, Jon Kortazar eta Jose Manuel Lopez Gaseni irakasleekin batera, Egungo Euskal Haur eta Gazte literaturaren (UPV/EHU Argitalpen Zerbitzua-Argitalpen Historia, 2011) lanaren editorea da.
[5]
- Nire belarriak
(
1984
,
Elkar
)
- Patxiki
(
1985
,
Elkar
)
- Haur Folklorearen bilduma
(
1992
,
Pamiela
)
- Igarkizunak
(
1986
,
Elkar
)
- Ilun
(
1987
,
Elkar
)
- Gola katu trabezista
(
1990
,
Pamiela
)
- Zer dela eta zer dela
(
1993
,
Pamiela
)
- Begiak itxi eta kitto
(
2000
,
Elkar
)
- Musu lapurra
(
2001
,
Aizkorri
)
- Puntan punta bat. Haur folklorearen bilduma
(
2009
, Pamiela)