Wikipedia, Entziklopedia askea
Xabier Agirre Lopez
(
Gasteiz
,
1951ko
apirilaren 8a
-
Irunea
,
2021eko
otsailaren 13a
[1]
)
arabar
politikaria izan zen. Teknikari administraria lanbidez, Gasteizko Aurrezki Kutxan lan egin zuen,
Euzko Alderdi Jeltzalearekin
(EAJ) bere ibilbide politikoari ekin zion arte.
[2]
EAJko
eusko legebiltzarkidea
izan zen VII. eta VIII. legegintzaldietan lehenengo, eta X. legegintzaldian, ondoren.. EAJko
Araba Buru Batzarreko
lehendakari eta
Euskadi Buru Batzarreko
idazkari eta bozeramaile izan zen 1983tik 1987 arte.
Herrizaingoko sailburuordea, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aholkularia eta Arabako Batzar Nagusietako prokuradorea ere izan zen.
2007tik
2011
arte,
Arabako
Foru Aldundiko
ahaldun nagusi izan zen.