Wikipedia, Entziklopedia askea
X
edo
ixa
euskal alfabetoko
hogeita bosgarren letra da.
X
(larriz) eta
x
(xehez) idazten da.
Erromatar zenbakeran
,
X
letrak
10
zenbakiaren balioa du.
Matematikan
erabiltzen da ezezaguna den ekuazio bateko zatia adierazteko. Hedapenez, X erabili izan da ezezagun hori adierazteko, adibidez
X izpi
edo
X-Men
.
X
letra gaur egun euskaraz ezagutzen dugun
soinua
adierazteko aspalditik erabili izan da.
Euskarazko
lehen testuetan, adibidez 1545. urteko
Bernart Etxepareren
Linguae vasconum primitiae
, jadanik agertzen da gaurko soinu bera adierazteko:
gaixtoa
,
gaixoa
,
merexi
,
ixil
,
xahu
. Hala ere, historian zehar soinu hau adierazteko
Euskal Herriko
iparraldean ⟨ch⟩ ere idatzi izan da eta hegoaldean ⟨j⟩, ⟨ss⟩ eta ⟨sh⟩
[1]
.
Euskal ortografian,
igurzkari sabai-hobikari (edo hobiosteko) ahoskabe
bat adierazten du. Hots hau
Nazioarteko Alfabeto Fonetikoan
[?]
sinboloarekin adierazia da.