Wikipedia, Entziklopedia askea
World Rugby
(
1998tik
2014ko
azaroa arte
International Rugby Board
izenez ezaguna, eta bere sorrera
International Rugby Football Board
)
errugbiko
federazioak nazioarte mailan gobernatzen dituen erakundea da.
1886ko
urtarrilaren 1ean
eratu zen eta egoitza
Irlandako
Dublin
hiriburuan du. World Rugby erakundeak 100 herrialdeko errugbi federazioak barne hartzen ditu, bai eta 19 kide hitzartu eta eskualdeetako 6 federazio ere. Erakundea kirol honetako arauak arautzeaz arduratzen da.
Lau urtero
Munduko Errugbi Txapelketa
antolatzeaz arduratzen da, kirol honetako lehiaketa ezagunena eta ekonomikoki errentagarriena dena. Nazioarteko beste hainbat txapelketa antolatzeaz ere arduratzen da, tartean
Errugbi 7ko Munduko Txapelketa
,
Pacific Nations Cup
eta
Munduko Errugbi Txapelketa Jubenila
.