World Marathon Majors ( WMM ) munduko maratoi lasterketa nagusiek osatzen duten lasterketa multzoa da.
Zortzi frogek osatzen dute, hauetatik sei urtero jokatzen dira munduko hiri esanguratsuetan. Gainerako biak Munduko Atletismo Txapelketako eta Olinpiar Jokoetako maratoi probak dira.
2006tik aurrera bi denboralditan jokaturiko sei proben arteko sailkapena egiten da (Tokiokoa 2013tik aurrera) eta Olinpiar Jokoak edo Munduko txapelketa jokatzen denetan ere hauek sartzen dira. 2020. urtean hainbat maratoi bertan behera gelditu ziren COVID-19 pandemiaren erruz eta 2019-2021 arteko probak sartzea erabaki zen. Kenyarrak izan dira nagusi hala gizonezkoetan nola emakumezkoetan. Aipatzekoa da Eliud Kipchogek bost aldiz irabazi duela.
Hasiera batean bi urtetako lau emaitzarik onenak hartzen ziren kontutan baina 2015etik aurrera bi emaitzarik onenak hartzen dira koktutan. Sailkapenean sartzeko atleta bakotzak bi urteetan gutxienez maratoi bate egina izan behar du. Irabazleak 25 puntu jasotzen ditu, bigarrenak 16p, hirugarrenak 9p, laugarrenak 4p eta bosgarrenak puntu bakarra.