Wikipedia, Entziklopedia askea
William Vacanarat Shadrach Tubman
(
Harper
,
Liberia
,
1895eko
azaroaren 29a
-
Londres
,
1971ko
uztailaren 23a
) liberiar politikaria izan zen.
Liberiako
19. presidentea izan zen 1944tik 1971ra.
Abokatua 22 urte zituenetik 1923an sartu zen politikan, senatari hautatu zutenean. 1943an presidente aukeratu zuten
Edwin Barclay
ordezkatzeko eta 1944ko urtarrilaren 4an karguaren zina egin zuen. 27 urtez egon zen boterean. Estatu Batuen aliatua izan zen, baina baita
panafrikanista
ere, eta
Afrikako Batasuna
sortzen lagundu zuen. Atzerriko inbertsioak lortu zituen eta ekonomia eta azpiegiturak modernizatu zituen. 1955ean atentatu bat jasan ondoren oposizioa erreprimitu zuen eta bere erregimena gero eta autoritarioagoa bihurtu zen. 1971n hil zen eta
William Tolbert
presidenteordea izan zen haren oinordekoa.
|
---|
| |
Presidenteak ez ziren estatu-buruak
letra etzanean
|