Wikipedia, Entziklopedia askea
William Lamb, Melbourneko II.a bizkondea
(
Londres
,
1779ko
martxoaren 15a
-
Brocket Hall
,
Hertfordshire
,
1848ko
azaroaren 24a
) britainiar politikaria izan zen.
Whig
alderdiko kide izan zen eta bi aldiz lehen ministro.
Etonen
,
Cambridgeko
Trinity Collegen
eta
Glasgowko Unibertsitatean
ikasi zuen. 1805ean
Lady Caroline Ponsonbyrekin
ezkondu zen eta 1806an Parlamentuko kide hautatu zuten. Lamb bere emazteak
Lord Byronekin
zuen maitasun harremanagatik hasi zen ezagutzen.
1828an parlamentari bezala hogeita bost urte eman ondoren,
Lorden Ganberara
pasa zen bere aita hil ondoren. 1830ean Whig alderdia
Lord Greyk
zuzendutako boterera iritsi zen eta Lamb Barne Idazkari izendatu zuten.
1834an Lord Greyk dimisioa eman ondoren, lehen ministro izendatu zuten eta status quo-ari eustearen aldekoa izan zen. Lau hilabete geroago,
Gilen IV.ak
kargutik kendu zuen eta
Robert Peel
Torya
lehen ministro izendatu zuen. Hala ere, whigek irabazi zituzten 1835eko hauteskundeak eta Lamb lehen ministro izendatu zuten berriro.
Bere agintaldian erregea hil zen eta
Viktoria
erregina 18 urterekin tronura igo zen. Hurrengo lau urteetan, Lord Melbournek politikaren artean entrenatu zuen Viktoria.
Lehen Opioaren Gerra
eta
Lehen anglo-afganiar gerra
ere gertatu ziren, eta
Waitangiko Ituna
sinatu zen. 1841eko abuztuaren 30ean dimisioa eman zuen.
Australiako
Melbourne
hiria bere omenez deitzen da.