Wikipedia, Entziklopedia askea
William Wyndham Grenville, Grenvilleko I. baroia
(
Wotton Underwood
,
Buckinghamshire
,
1759ko
urriaren 25a
-
Burnham
, Buckinghamshire,
1834ko
urtarrilaren 12a
) britainiar politikaria izan zen.
Erresuma Batuko
lehen ministroa izan zen 1806tik 1807ra.
George Grenville
lehen ministroaren semea eta
William Pitt Gaztearen
lehengusua izan zen.
Komunen Ganberako kide hautatu zuten 1782an, eta bere lehengusu Pitten aliatu izan zen. Komunen Ganberako lehendakaria izan zen 1789an, Barne Idazkaria 1789tik 1791ra eta Kanpo Arazoetako Idazkaria 1791tik 1801era.
1806an Pitt hil ondoren Grenvillek koalizio gobernu bat zuzendu zuen. Ezin izan zuen Frantziarekin bakea lortu, ezta katolikoen emantzipazioa lortu ere. Lorpenik garrantzitsuena 1807an esklaboen merkataritza deuseztatzea izan zen.
Oposizioan egon zen bitartean,
Lord Greyri
eta
whigei
babesa eman zien eta
Iberiar Penintsulako Gerraren
aurka agertu zen. Hurrengo urteetan
Toriesera
hurbildu zen eta
Lord Liverpoolen
gerra-politika babestu zuen. 1810etik 1834ra
Oxfordeko Unibertsitateko
kantziler izan zen.