한국   대만   중국   일본 
Willem van Aelst - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Willem van Aelst

Wikipedia, Entziklopedia askea
Willem van Aelst

Bizitza
Jaiotza Delft 1627ko maiatzaren 16a
Herrialdea   Zazpi Herbehere Batuen Errepublika
Heriotza Amsterdam 1683ko maiatza  (55/56 urte)
Irakaslea(k) Evert van Alest
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerak margolaria eta botanika ilustratzailea
Lantokia(k) Delft
Frantzia
Paris
Florentzia  eta  Amsterdam
Lan nabarmenak
Kidetza Bentvueghels
Mugimendua errealismoa
Genero artistikoa izadi hila
lore-pintura
Izadi hila, Ehiza tresnak eta txori hilak , Willem van Aelstek egina.
Izadi hila loreekin  (1665).

Willem van Aelst ( 1627ko maiatzaren 16a ? 1683 ) [1] Holanda ko Urre Aroko artista, izadi hilak margolanetan espezializatua.

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Van Aelst  Delft hirian jaio zen, magistratu ospetsu baten familia batean. Osaba Evert van Alest izadi hil en margolariak irakatsi zion margotzen. 1643 urteko azaroak 9an Delft eko Saint Lukeko taldean maisu sartu zen.

1645 eta 1649 urteen bitartean Frantzia n bizi izan zen.

1649 urtean Florentzia ra joan zen eta bertan  Toscana ko Ferdinando II de' Medici ren gorteko margolaria izan zen. Han Guillielmo d'Olanda izenez ezaguna izan zen. Garai hartan Ferninandok beste bi alemaniar margolari ere lanean zituen, hots, Matthias Withoos eta Otto Marseus van Schrieck , azken honek Van Aelsten margolanen eragina izango zuen.

Ferdinandok urre zko domina eman zion Van Aelsti, bere gaitasunen adierazgarri gisa. [2]

1656 urtean Herbehere tara itzuli eta behin betiko  Amsterdam en bizi izan zen. Garai hartako izadi hil en margolari ospetsuenetakoa zenez, egoera horrek Prinsengracht-en bizitzea ahalbideratu zion. Antza 1683 urtean edo ostean Amsterdam en hil egin zen, izan ere, bere azken margolana garai horretakoa izan baitzen.

Hainbat ikasle izan zituen, horien artean,  Rachel Ruysch Maria van Oosterwijck  eta Ernst Stuven . [1]

Ondarea [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Van Aelsten margolanak hainbat erakunde publikoetan daude, besteak beste Erresuma Batu etako hamairu bildumatan. [3]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. a b Aelst, Willem van [ Betiko hautsitako esteka ] at RKD Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "RKD" defined multiple times with different content
  2. Gould, John (1838).
  3. Pinturak Willem van Aelst at Art UK gune