Orri honetan azaltzen zaizu zergatik den gomendagarria lankide bezala
erregistratzea
eta nola erabili emandako abantailak. Badaude beste batzuk jada
wikipediako lankideak
direnak.
- Ez daukazu zertan eman inolako informazio pertsonalik. Eskatuko zaizun bakarra, lankide izena eta pasahitza izango dira. Helbide elektronikoa jar zenezake nahi izanez gero, baina ez da derrigorrezkoa.
- Zureak izango diren
erabiltzaile orria
eta
eztabaida orria
izango dituzu eta helbide elektronikoa baduzu,
posta
jaso ahal izango duzu. Horrela, hobeto komunikatu zintezke gainontzeko lankideekin.
- Zure
ekarpenak
ikusteko gai izango zara, proiektuagatik egindako guztia ikusteko.
- Segimendu zerrenda
bat ere edukiko duzu, eta bertan ohartaraziko zaizu interesatzen zaizkizun artikuluetan gertatzen diren aldaketez.
- Anonimoak edo erregistratu gabeak diren lankideek ez daukate fidagarritasun handirik, askotan ohitura gabeko pertsonak edo bandaluak baitira. Horrela, bada, beraien argitalpenak zorrotzago izaten dira ikuskatuak.
- Txokoan
edo eztabaida orrietan "?~~~~" erabiliz
sinatu
ahal izango zenuke.
- Artikuluen
izenburua aldatzeko
gaitasuna lortzen da, beti ere arrazoi batzuk emanez gero.
Erregistraturiko lankideentzako hainbat azalpen daude ondoren. Horrelako lankidea oraindik ez bazara, zeren zain zaude?
Erregistratzeko, orriaren (wikipediako edozein orri) goiko eta eskuineko aldean aurkitzen den
Izena eman edo saio berria hasi
n egin klik eta jarraitu argibideak. Bestela, egin ezazu klik orri bukaeran dagoen oharrean. Garrantzitsua da lehenago Wikipediako
politikak
ezagutzea. Ez da inoren gustukoa ikustea nola ezabatzen den artikulu bat arauak ez betetzearren,
administratzaileena
ere ez.
Orri bakoitzean "Jarraipen zerrenda" lotura bat izango duzu. Artikulu bat aukeratzen duzunean, zure jarraipen zerrendara erantsiko da. Zerrenda honetan ordenaturik agertuko dira artikuluak, azkenengo aldatu denetik hasita (bai zuk edo bai beste batzuek). Horrela, zabaldu, aldatu edo ezabatuak direnean, segituan konturatuko zara.
Lehen ere esan dugu erabiltzaile orria lortzen duzula erregistratzean. Bertan, zuri buruzko informazioa, lotura interesgarriak... jar zenitzake. Zure erabiltzaile orrian idazten baduzu, goian, zure erabiltzaile izena gorri izatetik urdin izatera igaroko da.
Erabiltzaile izenaren eskuinetara
Nire eztabaida
izeneko orria agertzen da. Eztabaida orri pertsonal bat da, gainontzeko wikilariek mezuak bertan uzteko. Mezu berri bat uzten dizuten bakoitzean, Wikipedian bisitatzen duzun lehen orrian ohartaraziko zaizu, horrela ideia berriak garatu eta sorturiko edozein arazo konpontzeko.
Nire eztabaida
hori gorriz agertuz gero, hutsik dagoenaren seinale, baina gehienetan, ongi etorri mezu bat behintzat egoten da.
Erabiltzaile guztiei
proba orri
bana esleitzen zaie. Baina proba orri berriak sortzea ez da batere zaila. Proba orrian idatzitakoa ez da Wikipediako bilatzailearekin erraz aurkituko.
Wikilari askok proba orriak erabiltzen dituzten euren lanen zirriborroak prestatzeko, editatzeko eta formatua hobetzen lanean ibiltzeko. Wikilari askok proba orrian txukun ikusten dutena besterik ez dute argitaratuko. Baina wikilari aurreratuenenk zuzen-zuzenean editatzen dituzte Wikipediako orrietan, egindako akatsak konpondu daitezkeela jakinda.
Egin zaitez wikipediako lankide